Plan estrategikoa urrian jarriko da martxan
2012-2025 plan estrategikoa martxan jarriko da laster. Urrirako espero dute pixkanaka herritarren ekarpenak jasotzen hastea, eta baita diagnostikoari begira lan egingo duten batzordeak eratzea. Gaur aurkeztu dute plan estrategikoaren ibilbidea Julen Mendoza alkateak eta Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak. Argi utzi dute plan estrategiko hori legealdi honetatik haruntzago joan behar duela eta alderdi politiko, eragile eta herritar guztien artean eraiki behar dutela. “Guztiak batera ez bada, ez da aterako”, zehaztu du Mendozak. 2011ko abenduaren 3an aurkeztu zuten plan estrategikoa 300 herritarren aurrean, Merkatuzarren, eta herriaren iragan eta etorkizunaren arteko “inflexio puntu” izango zela esan zuten. Mendozak argitu du ideia orokor batetik abiatu behar duela planak, eta gero beste arloetara zabaldu. Adibide gisa jarri du Donostiako Europako Hiriburutzarekin sare bat sortzea izan daitekeela puntu bat. Horiek guztiak baino herritarren parte hartze “zabal eta anitzarekin” jarri behar direla martxan iritzi dio Mendozak, eta horretarako urtebeteko iraupena duen bide orri bat jarriko dute martxan, hiru fasetan oinarrituta dagoena: lehenengoan diagnostiko bat egitea, bigarrenean, plan estrategikoa osatzeko lanak egiten hastea lan ildo estrategikoak identifikatuta; eta azkenik, plan estrategikoa hedatzea. Dagoeneko, urrian hasiko dira lehenengo fasearekin, eta diagnostikoa egiteko hainbat batzorde hasiko dira lanean. Horiek gizarte eragile eta ekonomikoek osatuta egongo dira. Herritarrek euren hitza [...]
2012-2025 plan estrategikoa martxan jarriko da laster. Urrirako espero dute pixkanaka herritarren ekarpenak jasotzen hastea, eta baita diagnostikoari begira lan egingo duten batzordeak eratzea.
Gaur aurkeztu dute plan estrategikoaren ibilbidea Julen Mendoza alkateak eta Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak. Argi utzi dute plan estrategiko hori legealdi honetatik haruntzago joan behar duela eta alderdi politiko, eragile eta herritar guztien artean eraiki behar dutela. “Guztiak batera ez bada, ez da aterako”, zehaztu du Mendozak.
2011ko abenduaren 3an aurkeztu zuten plan estrategikoa 300 herritarren aurrean, Merkatuzarren, eta herriaren iragan eta etorkizunaren arteko “inflexio puntu” izango zela esan zuten. Mendozak argitu du ideia orokor batetik abiatu behar duela planak, eta gero beste arloetara zabaldu. Adibide gisa jarri du Donostiako Europako Hiriburutzarekin sare bat sortzea izan daitekeela puntu bat.
Horiek guztiak baino herritarren parte hartze “zabal eta anitzarekin” jarri behar direla martxan iritzi dio Mendozak, eta horretarako urtebeteko iraupena duen bide orri bat jarriko dute martxan, hiru fasetan oinarrituta dagoena: lehenengoan diagnostiko bat egitea, bigarrenean, plan estrategikoa osatzeko lanak egiten hastea lan ildo estrategikoak identifikatuta; eta azkenik, plan estrategikoa hedatzea. Dagoeneko, urrian hasiko dira lehenengo fasearekin, eta diagnostikoa egiteko hainbat batzorde hasiko dira lanean. Horiek gizarte eragile eta ekonomikoek osatuta egongo dira.
Herritarrek euren hitza emateko zenbait bide izango dituzte, eta antolatuko diren hitzaldi eta mahai inguruez gain, postontzi bat jarriko dute herritarren ekarpenak biltzeko. Fisikoki egongo da jarrita bat udaletxean, beste postontzi bat Interneten (laster emango dute helbidearen berri) eta azkena telefono zenbaki bidezkoa. Herritarren pertzepzioaren gaineko inkesta bat ere egingo dute, eta datozen egunetan hasiko dira galderak egiten 400 etxetan.