Illunbek herri bazkariarekin bukatuko du zilarrezko ezteien ospakizuna
Illunbe Arraun Elkarteak zilarrezko ezteiak ospatzen ari da urte osoan zehar, eta datorren astean bukatuko dituzte ospakizun horiek. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Horrela, astelehenean irekiko dute arraun elkartearen 25 urteak laburbiltzen dituen erakusketa. Trintxerpeko Alkateordetzan jarriko dute. Illunberen historia guztia azalduko dute erakusketan, baita irabazitako bandera zein garaikur guztiak ere. Argazkiak, erabilitako kirol jantziak, izan dituzten babesleak eta abar ez dira faltako alkateordetzan. Astelehenetik ostiralera 18:30etik 20:30era egongo da irekita. Larunbatean ere zabalik egongo da, baina 20:00ak arte. Gaur zortzi, berriz, arrauna gai bezala hartuta mahai-ingurua egingo dute alkateordetzako pleno aretoan. Arraun munduan pisu handia duten hainbat lagunek hartuko dute parte: Mikel Olazabal EiTBko kirol sailaren zuzendariak; Manu Maritxalar Euskadi Irratiko arraun saioetan hizlari aritzen denak; Juan Mari Etxabek, aurten Urdaibaien entrenatzaile izan denak; Josemi Elduaien Hondarribia Arraun Elkarteko presidenteak; Eduardo Mugerza Zarauzko taldearen presidenteak; Iñaki Mikeo Traineru Kluben Elkarteko buruak eta KAE Ligako zein Colindreseko presidente Eugenio Sanchezek. Gaizka Lasa kazetaria ariko da eztabaida moderatzen. 19:30ean hasiko da mahai-ingurua, eta krisi ekonomiko globalak traineru txapelketetan duen eragina aztertuko dute hizlariek. Horrela, hemendik aurrera krisiak lehiaketak asko aldaraziko dituen aztertuko dute, eta kirol maila parekatuagoa izango den ala ez izango dute hizpide. Krisi ekonomikoak traineru kluben zein txapelketen biziraupenean izan [...]
Illunbe Arraun Elkarteak zilarrezko ezteiak ospatzen ari da urte osoan zehar, eta datorren astean bukatuko dituzte ospakizun horiek. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Horrela, astelehenean irekiko dute arraun elkartearen 25 urteak laburbiltzen dituen erakusketa. Trintxerpeko Alkateordetzan jarriko dute.
Illunberen historia guztia azalduko dute erakusketan, baita irabazitako bandera zein garaikur guztiak ere. Argazkiak, erabilitako kirol jantziak, izan dituzten babesleak eta abar ez dira faltako alkateordetzan. Astelehenetik ostiralera 18:30etik 20:30era egongo da irekita. Larunbatean ere zabalik egongo da, baina 20:00ak arte.
Gaur zortzi, berriz, arrauna gai bezala hartuta mahai-ingurua egingo dute alkateordetzako pleno aretoan. Arraun munduan pisu handia duten hainbat lagunek hartuko dute parte: Mikel Olazabal EiTBko kirol sailaren zuzendariak; Manu Maritxalar Euskadi Irratiko arraun saioetan hizlari aritzen denak; Juan Mari Etxabek, aurten Urdaibaien entrenatzaile izan denak; Josemi Elduaien Hondarribia Arraun Elkarteko presidenteak; Eduardo Mugerza Zarauzko taldearen presidenteak; Iñaki Mikeo Traineru Kluben Elkarteko buruak eta KAE Ligako zein Colindreseko presidente Eugenio Sanchezek. Gaizka Lasa kazetaria ariko da eztabaida moderatzen.
19:30ean hasiko da mahai-ingurua, eta krisi ekonomiko globalak traineru txapelketetan duen eragina aztertuko dute hizlariek. Horrela, hemendik aurrera krisiak lehiaketak asko aldaraziko dituen aztertuko dute, eta kirol maila parekatuagoa izango den ala ez izango dute hizpide. Krisi ekonomikoak traineru kluben zein txapelketen biziraupenean izan ditzaketen ondorioak ere izango dituzte kontuan.
Larunbatean, afaria
Arraun elkartearen XXV. urteurreuneko ospakizunetan azkena larunbatean, urriaren 6an, egingo dute.
Horrela, kalejira egingo dute, 20:00etatik aurrera, eta ondoren aurten irabazitako banderak zein garaikurrak bedeinkatuko dituzte. 21:30ean afaria egingo dute, eta ospakizunak bukatzeko ekitaldia egingo dute pilotalekuan.