Erosketak gaueko hamarrak arte egiteko aukera izango da gaur
Joan den urtekoa errepikatuz, aurten ere, Gauez zabalik, Errenterian ekimena antolatu du gaurko Errenkoalde herriko merkatarien elkarteak. Dendak 22:00ak arte egongo dira zabalik, eta arratsaldetik hasita festa giroan murgilduko dira. Hala, dendetara s...
Joan den urtekoa errepikatuz, aurten ere, Gauez zabalik, Errenterian ekimena antolatu du gaurko Errenkoalde herriko merkatarien elkarteak. Dendak 22:00ak arte egongo dira zabalik, eta arratsaldetik hasita festa giroan murgilduko dira.
Hala, dendetara sartzen diren bezero guztiek cava kopa bat edo freskagarri bat edan ahal izango dute. Horrez gain, festaren ordutegiaren barruan erosketaren bat eginez gero %10eko beherapena izango dute. Era berean, 100 euroko hiru erosketa txartel zozkatuko dituzte bezero guztien artean. Gainera, denda guztiak zeharkatuko ditu Danzarin dantza eskolako talde batek, beraz, dendetan ere dantzaz gozatzeko aukera izango da. Azkenik, Biteri Txiki kalean photocall bat egingo dute. Ahalik eta eleganteen ateratzeko, ileordeak eta bestelako osagarriak jarriko dituzte animatzen direnen eskura.
Eta nola jakin zein denda dauden ekimenaren barruan? Kanpoaldean dekorazio berezia izango dute, bezeroek erraz aurkitzeko. Herritarrak “gau ezberdin eta berezi batez” gozatzera animatu dituzte.

