EH Bildu: “PSE-EE, EAJ eta PP bloke politiko bakar gisa jokatzen hasi direla baieztatu dugu”
Joan den astearteko udalbatzarrean Errenteriako Udaleko Kutxako ordezkaria PSE-EEkoa izatea onartu zuten, EAJ, PP eta PSE-EEren aldeko botoen bidez. Errenteria-Oreretako EH Bilduren ustez, hiru alderdi horiek bat egin dute Kutxako ordezkaria aukeratzek...
Joan den astearteko udalbatzarrean Errenteriako Udaleko Kutxako ordezkaria PSE-EEkoa izatea onartu zuten, EAJ, PP eta PSE-EEren aldeko botoen bidez. Errenteria-Oreretako EH Bilduren ustez, hiru alderdi horiek bat egin dute Kutxako ordezkaria aukeratzeko, San Marko eta Añarbeko ordezkariekin egin bezala. Hirurak “bloke politiko bakar gisa jokatzen ari direla baieztatu” dutela adierazi du, “eta jokaera hori Errenteriari arrotzak zaizkion erabakiengatik” izan dela iritzi dio.
Herriko zerrenda bozkatuenari herriarentzat garrantzitsuak diren erabakiguneetan egotea galarazi diela esan du, eta horren atzean asmo eta interes politiko batzuk daudela susmatzen du EH Bilduk.
Gaineratu duenez, azken urtebetean herriko alderdi politikoek “aurrerapen handiak” egin dituzte normalizazio politikorako bidean. “Horrek berak egiten du hain ulertezin hiru alderdien arteko bloke politika hori”. Horregatik, PSE-EE, EAJ zein PPri “EH Bilduri ezartzen ari zaizkion bazterketa” alde batera uzteko eskatu die.