Aisia parte hartzailea prestatzen ari da Irrien Lagunak
Oarsoaldeko Irrien Elkarteak bilera egingo du bihar goizean Trintxerpeko Udal Euskaltegian. Izan ere, Oarsoaldeko haurrentzako aisia hezitzaile bat garatzeko asmoa dute Irrien Lagunek. Bilera hori 10:00etan hasiko da, eta 13:00etaraino luzatuko da. Haurren aisian interesa duen edonorentzat dago irekita deialdia. Oarsoaldeko Irrien Lagunak Elkarteak hilabeteak daramatza lanean. “Porrotxek ilusioa piztu zigunetik, hor ari gara jo eta ke, haurrentzat (eta ez hain haurrentzat) aisia hezitzailea prestatzen”, esan dute Irrien Lagunek. Euren helburua, aisia talde bezala, ondo pasatzea da, baina heziketa ez dute alde batera utziko, eta horrela, euskara, auzolana, natura, osasuna, ekologia, bizikidetza eta aniztasuna bezalako kontzeptuekin uztartzen saiatuko dira Irrien Lagunak. Horretarako prestatu dute biharko bilera. Egitasmo horretan laguntzeko, Arrasateko Txatxilipurdi elkarteko kideak izango dira Euskadi etorbideko euskaltegian. Aisia talde horrek, iaz Arrasateko haurrekin landu zuen proiektua azalduko die bertaratutakoei. Haiekin batera Parte Hartuz elkartekoak izango dira, eskualdeko lau herrietako haurrekin garatu daitezkeen programak azaltzeko eta bertakoekin partekatzeko. Irrigintza Jaia Urteko egitaraua zehazteke baldin badago ere, data zehatz bat gorriz markatu dute egutegian: abenduaren 2a. Egun horretan Irrigintza Jaia egiteko asmoa dute Oiartzunen. Lau herrietako taldeak jaia antolatzen hasi direla jakinarazi dute. “Pausoak ematen hasi gara”, jakinarazi dute Irrien Lagunek: “Ekimen zehatzak martxan dira, baina abiatu besterik ez gara [...]
Oarsoaldeko Irrien Elkarteak bilera egingo du bihar goizean Trintxerpeko Udal Euskaltegian. Izan ere, Oarsoaldeko haurrentzako aisia hezitzaile bat garatzeko asmoa dute Irrien Lagunek. Bilera hori 10:00etan hasiko da, eta 13:00etaraino luzatuko da. Haurren aisian interesa duen edonorentzat dago irekita deialdia.
Oarsoaldeko Irrien Lagunak Elkarteak hilabeteak daramatza lanean. “Porrotxek ilusioa piztu zigunetik, hor ari gara jo eta ke, haurrentzat (eta ez hain haurrentzat) aisia hezitzailea prestatzen”, esan dute Irrien Lagunek. Euren helburua, aisia talde bezala, ondo pasatzea da, baina heziketa ez dute alde batera utziko, eta horrela, euskara, auzolana, natura, osasuna, ekologia, bizikidetza eta aniztasuna bezalako kontzeptuekin uztartzen saiatuko dira Irrien Lagunak.
Horretarako prestatu dute biharko bilera. Egitasmo horretan laguntzeko, Arrasateko Txatxilipurdi elkarteko kideak izango dira Euskadi etorbideko euskaltegian. Aisia talde horrek, iaz Arrasateko haurrekin landu zuen proiektua azalduko die bertaratutakoei. Haiekin batera Parte Hartuz elkartekoak izango dira, eskualdeko lau herrietako haurrekin garatu daitezkeen programak azaltzeko eta bertakoekin partekatzeko.
Irrigintza Jaia
Urteko egitaraua zehazteke baldin badago ere, data zehatz bat gorriz markatu dute egutegian: abenduaren 2a. Egun horretan Irrigintza Jaia egiteko asmoa dute Oiartzunen. Lau herrietako taldeak jaia antolatzen hasi direla jakinarazi dute.
“Pausoak ematen hasi gara”, jakinarazi dute Irrien Lagunek: “Ekimen zehatzak martxan dira, baina abiatu besterik ez gara egin. Bide luzea dugu elkarrekin jorratzeko eta gozatzeko”.
Joan den martxoan hasi ziren Oarsoaldean Irrien Lagunak kluba sustatzen.