San Migel auzoko jaiak abiatzear dira
San Migel auzoak jaiak ospatuko ditu asteburu honetan zehar. Hori dela eta, egitarau zabala antolatu du auzo elkarteak. Irailak 28 18:30 Txupina jaurtiketa parke berritik. Hortik aurrera, buruhandiak eta trikitilariak auzoan barrena ibiliko dira eta ho...
San Migel auzoak jaiak ospatuko ditu asteburu honetan zehar. Hori dela eta, egitarau zabala antolatu du auzo elkarteak.
Irailak 28
18:30 Txupina jaurtiketa parke berritik. Hortik aurrera, buruhandiak eta trikitilariak auzoan barrena ibiliko dira eta horren ondotik, pizza banaketa eta hegazti harraparien erakustaldia izango da parke berrian.
22:30 Mario Simancasen bakarrizketa eta Camp dantzaldia, Alberto Angera plazan.
Irailak 29
09:00 Petanka txapelketa parke berrian.
10:30 Umeen marrazki lehiaketa parke berrian.
11:00 Umeen danborrada Caserretik.
17:00 Jokoak, askaria eta batukada Alberto Angeran. Pinudian aldiz, ezkondu eta ezkongabeen arteko futbol partida.
20:00 Nafar jotak Alberto Angera plazan.
22:30 Diskofesta Santiagoko Deabruaken eskutik, Alberto Angera plazan.
Irailak 30
09:00 Txistulariak.
09:30 Patata tortila lehiaketa, sokatira, buruhandiak eta toka txapelketa, Javier Esteban Indart kalean zehar.
11:00 Majorettak.
11:45 Buruhandiak.
12:30 Irun Hiria Musika Bandaren kontzertua, Alberto Angera plazan.
17:00 + K Vecinos (+ K Bizilagunak) antzezlan ibiltaria Ipso Facto taldearen eskutik, Lezo kalean hasita.
18:00 Dantza erakustaldia eta txokolata Alberto Angera plazan.
20:00 Jaien bukaerako petardo-sorta, Alberto Angeran.

