Kontserbatorioko langileak hainbat neurriekin kexu agertu dira
Irungo Udal Kontserbatorioko Langile Batzarrak udalak hartutako hainbat “neurri kaltegarrien” aurkako jarrera azaldu du aste honetan, komunikabideei igorritako prentsa ohar baten bidez. Musika eskolako langileek ziurtatu dutenez, “soldata murrizketak, izozpenak, aparteko ordainsari murriztuak…” ez dute ondoriorik helburuak lortzeko garaian. “Are gehiago, azken ikasturtean Bikaintasunerako Diploma lortu zen eta inoiz baino emanaldi eta jarduera gehiago antolatu ziren”, gaineratu dute. Hala ere, kezka agertu du langile batzarrak, izan ere “udal gobernu taldeak tasen igoera nabarmena aukeratu du, hobariak ia desagertzea, eta itxarote-zerrendak bertan behera uztea, ikasgaietan minimo kurrikularra ezarriz”. Langileen aburuz, horren ondorio zuzena izango da: “irakasleen lanaldiaren murrizketa, irakasleak kaleratzera iritsi arte”. Hortaz, “irakaskuntzaren kalitatea, ikasle eta familiarekiko asetzea, eta hiriaren bizitza kulturaleko inplikazioa” jaitsi egingo dela uste dute langileek. Hori dela eta, hainbeste urtean egindako lana “bat batean desagertu ez dadin” eskatu du batzarrak. Udalaren erantzuna Irungo Udala bere aldetik, desadostasuna agertu du Udal Musika Kontserbatorioko langileek argitaratutako gutunarekin. Lehenik eta behin, “Irungo Udaleko Udalbatzak botoen gehiengoarekin –25etik 19– onartutako” neurria izan zela argitu du. Horrez gain, 2011. urtean zehar kontserbatorioak “1.547.707 euroko kostua” eduki zuela adierazi du, eta tasek “326.926 euro” bildu zutela. Beraz, “gainontzekoa, 1.220.781 euro, gastu publikoaren bitartez” ordaindu zela gaineratu du. Era berean, “egia da, igoera berandu [...]
Irungo Udal Kontserbatorioko Langile Batzarrak udalak hartutako hainbat “neurri kaltegarrien” aurkako jarrera azaldu du aste honetan, komunikabideei igorritako prentsa ohar baten bidez.
Musika eskolako langileek ziurtatu dutenez, “soldata murrizketak, izozpenak, aparteko ordainsari murriztuak…” ez dute ondoriorik helburuak lortzeko garaian. “Are gehiago, azken ikasturtean Bikaintasunerako Diploma lortu zen eta inoiz baino emanaldi eta jarduera gehiago antolatu ziren”, gaineratu dute.
Hala ere, kezka agertu du langile batzarrak, izan ere “udal gobernu taldeak tasen igoera nabarmena aukeratu du, hobariak ia desagertzea, eta itxarote-zerrendak bertan behera uztea, ikasgaietan minimo kurrikularra ezarriz”. Langileen aburuz, horren ondorio zuzena izango da: “irakasleen lanaldiaren murrizketa, irakasleak kaleratzera iritsi arte”.
Hortaz, “irakaskuntzaren kalitatea, ikasle eta familiarekiko asetzea, eta hiriaren bizitza kulturaleko inplikazioa” jaitsi egingo dela uste dute langileek. Hori dela eta, hainbeste urtean egindako lana “bat batean desagertu ez dadin” eskatu du batzarrak.
Udalaren erantzuna
Irungo Udala bere aldetik, desadostasuna agertu du Udal Musika Kontserbatorioko langileek argitaratutako gutunarekin. Lehenik eta behin, “Irungo Udaleko Udalbatzak botoen gehiengoarekin –25etik 19– onartutako” neurria izan zela argitu du.
Horrez gain, 2011. urtean zehar kontserbatorioak “1.547.707 euroko kostua” eduki zuela adierazi du, eta tasek “326.926 euro” bildu zutela. Beraz, “gainontzekoa, 1.220.781 euro, gastu publikoaren bitartez” ordaindu zela gaineratu du.
Era berean, “egia da, igoera berandu ezagutu dela eta hainbat gurasok prezioak ez ezagutu izanarekin kexu agertu direla”. Hala, eskolan ume bat baino gehiago duten familien kasuan neurriak hartzen saiatzen ari direla ere adierazi du.
Bukatzeko, “lanaldien murrizketa eta beraz, irakasleen kaleratzea” emango denik gezurtatu du udalak.

