Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

"Jarraipena izan behar du"

admin
Bidasoa
2012/09/27
irailak 26-greba orokorraOrokorrean, grebaren balorazio positiboa egin dute sindikatuetako eta eragile gehienetako ordezkariek. Atzo, industrialdeetan izan zuen jarraipen zabalena mobilizazioak, eta komertzioetan jarraipena txikiagoa izan zen. Hala ere, argi dute lana dagoela egiteke, denak elkarrekin, ez norbera bere aldetik ibilita. Horrez gain, langabeek uste dute grebak jarraipena izan behar duela.

Pablo Garmendia (ELA): “Toki puntualetan aurreko greban baino txikiagoa izan da itxi dutenen kopurua”

“Guk espero genuena baieztatu da. Goiz-goizetik industrian geldialdia zabala izan da, eta arrakastatsua izan da. Eguna aurrera joan den neurrian, ikusi dugu irakaskuntzan ere greba arrakastatsua izan dela. Salbuespenak betiko tokiak izan dira, Irungo erdialdeko komertzioak; agian aurreko greban baino txikiagoa izan da itxi dutenen kopurua, baina toki puntualetan. Oro har, arrakastatsua eta oso positiboa izan da. Gainera, ez da istilurik egon, nahiz eta Ertzaintzaren posizioa goiz-goizetik nahiko bortitza izan da, besteetan baino gogorragoa”.

Zorion Ortigosa (LAB): “Hasierako zalantza, kezka eta beldur guztiak uxatu ditugu grebaren erantzunarekin”

“Hasierako zalantza, kezka eta beldur guztiak uxatu ditugu grebak izan duen erantzunarekin. Oarsoaldean sektoreka izan duen jarraipena berbera izan da, bakarrik garraio, hezkuntza eta bestelako gutxieneko zerbitzuek desitxuratu dute, igandeetan bezala funtzionatu baitute. Bidasoan, berriz, komertzioan ez du jarraipen handirik izan grebak, nahiz eta taberna eta denda batzuk bat egin duten. Industrian, berriz, pozik gaude izandako erantzunarekin, lantegi handienek itxi baitute. Bestalde, poliziaren presentzia handia izan da, eta piketeen lana oztopatu dute».

Kepa Olaiz (ESK): “Ikusi dugu bakarkako borroka ez dela bidea, eta denek batera  egin behar dugula aurrera”

“Grebaren erantzuna erabatekoa izan da Oarsoaldean, eta Donostian, berriz, jendearen erantzuna oso garbia izan da. Piketeetan lana ere egokia izan da, ez baita aparteko gertaerarik izan. Eskualdean Tajo kooperatibaren jarrera penagarria aipatuko nuke. Elkartasuna, etika eta kooperatibismoa ordezkatu beharrean, ez die erantzun Madrilgo gobernuaren murrizketei. Oro har, ikusi dugu bakarkako borroka ez dela bidea, eta denek batera egin behar dugula aurrera. Eta nahi eta nahiezkoa dela Europako Banku Zentrala, Troika eta Merkelen presioen aurrean erantzutea”.

Rafa Lorente (Oarsoaldeko Langabeen Asanblada): “Jarraipen bat behar du honek; ezin da greba batean bakarrik geratu”

Hasiera bat da, baina ez da nahikoa, greba batekin bakarrik ez baita ezer lortuko. Hori bai, Euskal Herri osoa zoriondu nahi dut, batik bat, Donostian jende asko izan baita. Gazteak gehienbat kalera atera dira. Balorazioa positiboa da, baina jarraipen bat egon behar du, ezin da greba batean bakarrik geratu. Mobilizazioak egun batean bai eta bestean ere izan behar dira, jende hori lotsarazteko. Herrian, zehazki oraindik lo gaudela iruditzen zait. Langabeen Asanbladatik ikusi dugu orain arte ez duela jendeak erantzun, ez lanean daudenak, baizik eta langabezian daudenak. Elkarte guztiak elkartu eta baloratu beharko dugu”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.