Hondarribia-Irun berrituak etxean jokatuko du larunbatean, Iruñeko Obenasa taldearen kontra
Urriko bigarren asteburuan hasiko den Emakumeen Ligako 2012-2013 denboraldia, eta, horri begira, prestaketa lanean jarraitzen du Hondarribia-Irun saskibaloi taldeak. Joan den larunbatean Anne Peñak gidatzen dituen neskek Euskal Kopa irabazi zuten Zallan, Galdakaoko Ibaizabal taldea menderatuta, eta asteburu honetan Tate Saenz Memorialaren XIV. ekitaldia jokatuko dute, Iruñeko Obenasaren kontra. Partida larunbat arratsaldean jokatuko dute, 19:00etan, eta sarrera doan izango da. Aurredenboraldiko bigarren partida izango da, Hondartza kiroldegian jokatuko duten lehena, eta klubak uda garaian egindako fitxaketa berriak ezagutzeko aukera izango dute zaleek. Izan ere, talde eraberritu du Hondarribia-Irunek Emakumeen Ligarako. Batez ere kanpoko lerroa indartu dute berdeek: Laura Arroyo EHUrekin jokatzen zuen gaztea, AEBetako Unibertsitate Ligan aritu den Lindsay Harris eskolta eta Lisa Karcic kroaziarra fitxatu dituzte. Gainera Mandisa Stevenson estatubatuarrak eta Sonia Reis portugaldarrak saski azpiko jokoa indartuko dute eta Ana Suarez basea taldera itzuli da, Soller taldean aritu eta gero. Gazteak Goierrin Gazte Mailan aritzen den Hondarribia-Easo taldeak Urretxuko Aldiri kiroldegian jokatuko du igandean, Aluminios Aleman Goierri taldearen kontra, 12:15etik aurrera. Gazteen Errendimendu Mailako denboraldiko hirugarren jardunaldia izango da, baina bigarrena Hondarribiko taldearentzat, joan den asteburuan atsedena izan baitzuten. Lehen partidan galdu eta gero sailkapeneko azken postuan dira hondarribitarrak. Urretxukoak, berriz, bigarrenak dira, hiru partidetatik bi irabazita. Emakumeen [...]
Urriko bigarren asteburuan hasiko den Emakumeen Ligako 2012-2013 denboraldia, eta, horri begira, prestaketa lanean jarraitzen du Hondarribia-Irun saskibaloi taldeak. Joan den larunbatean Anne Peñak gidatzen dituen neskek Euskal Kopa irabazi zuten Zallan, Galdakaoko Ibaizabal taldea menderatuta, eta asteburu honetan Tate Saenz Memorialaren XIV. ekitaldia jokatuko dute, Iruñeko Obenasaren kontra.
Partida larunbat arratsaldean jokatuko dute, 19:00etan, eta sarrera doan izango da. Aurredenboraldiko bigarren partida izango da, Hondartza kiroldegian jokatuko duten lehena, eta klubak uda garaian egindako fitxaketa berriak ezagutzeko aukera izango dute zaleek. Izan ere, talde eraberritu du Hondarribia-Irunek Emakumeen Ligarako.
Batez ere kanpoko lerroa indartu dute berdeek: Laura Arroyo EHUrekin jokatzen zuen gaztea, AEBetako Unibertsitate Ligan aritu den Lindsay Harris eskolta eta Lisa Karcic kroaziarra fitxatu dituzte. Gainera Mandisa Stevenson estatubatuarrak eta Sonia Reis portugaldarrak saski azpiko jokoa indartuko dute eta Ana Suarez basea taldera itzuli da, Soller taldean aritu eta gero.
Gazteak Goierrin
Gazte Mailan aritzen den Hondarribia-Easo taldeak Urretxuko Aldiri kiroldegian jokatuko du igandean, Aluminios Aleman Goierri taldearen kontra, 12:15etik aurrera.
Gazteen Errendimendu Mailako denboraldiko hirugarren jardunaldia izango da, baina bigarrena Hondarribiko taldearentzat, joan den asteburuan atsedena izan baitzuten. Lehen partidan galdu eta gero sailkapeneko azken postuan dira hondarribitarrak. Urretxukoak, berriz, bigarrenak dira, hiru partidetatik bi irabazita.
Emakumeen Ligako eta Gazte Mailako taldeez gain, beste hiru taldek jokatuko dute aurten Txingudi Saskibaloia klubeko elastikoarekin: Kadete, Haur Mailako Errendimendua eta Haur Mailako 1. urteko taldeak.