Euskal Kostaldearen Museo sare berrian sartu da Arma Plaza
Bizkai eta Gipuzkoako kostaldeko 43 museok indarrak batu dituzte, eta Euskal Kostaldeko Sarea sortu dute. Haien artean, Arma Plaza Interpretazio Zentroa dago. Turismoaren Euskal Agentziaren ekimena izan da, abian den Euskal Kostaldearen Turismo Gidapla...
Bizkai eta Gipuzkoako kostaldeko 43 museok indarrak batu dituzte, eta Euskal Kostaldeko Sarea sortu dute. Haien artean, Arma Plaza Interpretazio Zentroa dago. Turismoaren Euskal Agentziaren ekimena izan da, abian den Euskal Kostaldearen Turismo Gidaplanaren bitartez. Bertatik esan dutenez, “sarearen asmoa euskal itsas ondarea balioztatu eta zabaltzea da, eta aldi berean kostaldeko eskaintza bateratua sortzea, antzeko museo-produktuak garatuz, proiektuak partekatuz, eta Euskal Kostaldeko marka zabaldu eta sustatzeko ekimenak bultzatuz”.

