Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Ekologistek diote onartezina dela gutxiago birziklatzea

Ingurumen Aholku Batzordeak aurkeztutako txostenaren harira, Errenteria-Orereta Bizirik eta Eguzkik onartezintzat jo dute birziklatzearen kopurua jaitsi izana, eta alderdi politikoak eta administrazioak egin dituzte horren erantzule. Izadi 21 enpresak egindako txosten horretan zehazten denez, azken hiru urtean gutxiago birziklatzen da Errenteria-Oreretan; zehazki, 6,5 puntu egin baitu behera. Gizartean hondakinen kudeaketaren eztabaida aspalditik dagoela iritzi diote ekologistek, eta horren arabera, kontzientziazioa handitu beharko litzatekeela eta birziklatzea areagotu. Haatik, “guztiz kontrakoa” gertatu dela esan du, eta jarrera horrek, gainera, zerbitzuaren gastuan eragiten duela, “alegia, gure poltsikoetan”. Urte horietan guztietan egungo politika “suizida” kentzeko eskatzen aritu direla azaldu dute. Politika horrek “hondakin kopuru izugarriak” sortzen dituela adierazi dute. Era berean, hondakinen kudeaketa politika jasangarria eta ingurumena errespetatzen duena defendatu dutela esan dute. “Horren aurrean behartuta gaude alderdi politikoen eta administrazioen arduragabeko jarrera salatzera”. Horri lotuta, hainbat galdera bota dituzte bi taldeek: “Zergatik azken urteotan ez da ezer egin birziklatze kopurua jaistea saihesteko? Zergatik ezkutatu zaie herritarrei joera negatibo hori? Zergatik alderdi politiko batzuentzat garrantzitsuago da gatazka artifizialak elikatzea hondakinak kudeatzeko alternatiben artean?”. “Erraustearen mesederako” Datu horiek, hondakinak kudeatzeko sistema gisa erraustea defendatzen dutenen mesederako direla iritzi diote Errenteria-Orereta Bizirik-ek zein Eguzkik: “Argi dago euren apustua ekonomikoki errentagarri izateko hondakin kopuru handiagoa eta birziklatze [...]

admin
Bidasoa
2012/09/27

BirziklapenaIngurumen Aholku Batzordeak aurkeztutako txostenaren harira, Errenteria-Orereta Bizirik eta Eguzkik onartezintzat jo dute birziklatzearen kopurua jaitsi izana, eta alderdi politikoak eta administrazioak egin dituzte horren erantzule.

Izadi 21 enpresak egindako txosten horretan zehazten denez, azken hiru urtean gutxiago birziklatzen da Errenteria-Oreretan; zehazki, 6,5 puntu egin baitu behera. Gizartean hondakinen kudeaketaren eztabaida aspalditik dagoela iritzi diote ekologistek, eta horren arabera, kontzientziazioa handitu beharko litzatekeela eta birziklatzea areagotu. Haatik, “guztiz kontrakoa” gertatu dela esan du, eta jarrera horrek, gainera, zerbitzuaren gastuan eragiten duela, “alegia, gure poltsikoetan”.

Urte horietan guztietan egungo politika “suizida” kentzeko eskatzen aritu direla azaldu dute. Politika horrek “hondakin kopuru izugarriak” sortzen dituela adierazi dute. Era berean, hondakinen kudeaketa politika jasangarria eta ingurumena errespetatzen duena defendatu dutela esan dute. “Horren aurrean behartuta gaude alderdi politikoen eta administrazioen arduragabeko jarrera salatzera”.

Horri lotuta, hainbat galdera bota dituzte bi taldeek: “Zergatik azken urteotan ez da ezer egin birziklatze kopurua jaistea saihesteko? Zergatik ezkutatu zaie herritarrei joera negatibo hori? Zergatik alderdi politiko batzuentzat garrantzitsuago da gatazka artifizialak elikatzea hondakinak kudeatzeko alternatiben artean?”.

“Erraustearen mesederako”
Datu horiek, hondakinak kudeatzeko sistema gisa erraustea defendatzen dutenen mesederako direla iritzi diote Errenteria-Orereta Bizirik-ek zein Eguzkik: “Argi dago euren apustua ekonomikoki errentagarri izateko hondakin kopuru handiagoa eta birziklatze kopuru txikiagoa behar dutela, azken hiru urteetan gertatzen ari den bezala”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.