Ehunka lagun bildu ditu arratsaldeko manifestazioak
Irailaren 26ko greba egunarekin bat eginez, ehunka lagunek kaleak hartu zituzten atzo arratsaldean Euskal Herriko sindikatuek deitutako manifestazio ezberdinetan. Hala, Zabaltza plazatik atera eta Hondarribia kalerantz abiatu ziren manifestariak Irunen. Hondarribia kale osoa txiki gelditu zen hainbeste lagunentzat eta manifestazioaren burua biribilgunea igaro ondoren eta bueltako bidea egiten ari zenean, azken manifestariekin gurutzatu zen, Gurutze Gorriaren parean. Kontent agertu ziren deialdiko antolatzaileak parte hartzearekin, eta haserre aldiz, Raxoiren murrizketekin. Horiek horrela, independentziaren aldeko aldarria luzatu zuten manifestariek. Horrez gain, “ez da dirurik falta, lapurrak soberan dira” bezalako leloak entzun ahal izan ziren. Bukatzeko, komunikatua irakurri zuten sindikatuetako kideek, jendez gainezka zegoen San Juan plazan.
Irailaren 26ko greba egunarekin bat eginez, ehunka lagunek kaleak hartu zituzten atzo arratsaldean Euskal Herriko sindikatuek deitutako manifestazio ezberdinetan. Hala, Zabaltza plazatik atera eta Hondarribia kalerantz abiatu ziren manifestariak Irunen. Hondarribia kale osoa txiki gelditu zen hainbeste lagunentzat eta manifestazioaren burua biribilgunea igaro ondoren eta bueltako bidea egiten ari zenean, azken manifestariekin gurutzatu zen, Gurutze Gorriaren parean.
Kontent agertu ziren deialdiko antolatzaileak parte hartzearekin, eta haserre aldiz, Raxoiren murrizketekin. Horiek horrela, independentziaren aldeko aldarria luzatu zuten manifestariek. Horrez gain, “ez da dirurik falta, lapurrak soberan dira” bezalako leloak entzun ahal izan ziren.
Bukatzeko, komunikatua irakurri zuten sindikatuetako kideek, jendez gainezka zegoen San Juan plazan.



