Lezoko lantegiek bat egin dute grebarekin
Industriañdeak bat egin du gaurko grebarekin
Lezoko lantegiek bat egin dute euskal gehiengo sindikalak eta hainbat eragilek deitutako grebarekin. Hala, bi lantegi handienak itxita egon direla zehaztu du Zorion Ortigosa Lab sindikatuko Oarsoaldeko arduradunak: “Kaian dena geldituta egon da goizean. Salva lantegian berriz,atzo egin zuten bozketa eta grebaren alde egin zuten eta praktikan itxita dago”. Azken horren kasuan,bulegoko langileren bat agian azaldu dela gaineratu du Ortigosak. Industriagunean orokorrean dena itxita zegoela zehaztu du, bestalde, “tailer handiei dagokienean, txikiren bat zabalik bazegoen ere”. Herriko bi ikastetxeak ere itxita izan dira. Herriguneko saltoki eta tabernek bezala,beraz, lantegiek ere orohar, bat egin dute gaurko greba orokorrarekin.

