Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Jarraipen zabala eduki du grebak industrian eta hezkuntzan

Euskal Herriko sindikatuek deitutako greba egunarekin bat egin dute herritarrek Irunen. Hala, goizeko lehen ordutako pikete informatiboez gain, manifestazioa deitu zuen Bilduk 10:00etan, Mendibil merkatalgunetik. Hala, Joakin Gamon kalea, Luis Marianoren atzealdea eta Colon ibilbidea zeharkatu ondoren, San Migelen hartu du bueltako bidea manifestazioak. Aduana kalea igaro eta Gipuzkoa hiribidearen azken zatia egin eta gero, Zabaltza plazan irakurri dute komunikatua ordezkariek. EH Bilduko Jokin Melida kideak goizeko manifestazioaren ondotik adierazi duenez, “industria eta hezkuntza mailan jarraipen zabala izaten ari da. Komertzioetan ere, dena nahiko itxita ikusi dugu eta beraz, oso pozik gaude”. Hala, Aduana kale osoa bete dute goizeko manifestariek. Melidak adierazi duenez, kopuruak emateko goiz den arren, “jende andana bildu da, beti bezala eta aurrekoan bezala”. Horiek horrela, Melidaren arabera, “murrizketa hauen aurrean, eskubide sozialen murrizketa handi eta tamalgarri hauen aurrean, gu mezu positibo batekin etorri gara: irtenbidea badago”. Era berean, “26an mezu hori izango da gure leloa: irtenbidea badago, baina irtenbide hori guk egin beharko dugu eta estatu espainol eta frantseserik gabe”, gaineratu du. Laburbilduz, balorazio “oso positiboa” egin dutela adierazi du zinegotziak, eta “egia da jendea oso nazkatuta dagoela. Jendearentzat lan egun oso bat galtzea oso gogorra da eta halere, jendeak erantzun du”. Jarraipena goizean-goizetik Goizeko lehen [...]

admin
Bidasoa
2012/09/26
Goizeko manifestazioa

Hamaika lagun bildu ditu goizeko manifestazioak

Euskal Herriko sindikatuek deitutako greba egunarekin bat egin dute herritarrek Irunen. Hala, goizeko lehen ordutako pikete informatiboez gain, manifestazioa deitu zuen Bilduk 10:00etan, Mendibil merkatalgunetik. Hala, Joakin Gamon kalea, Luis Marianoren atzealdea eta Colon ibilbidea zeharkatu ondoren, San Migelen hartu du bueltako bidea manifestazioak. Aduana kalea igaro eta Gipuzkoa hiribidearen azken zatia egin eta gero, Zabaltza plazan irakurri dute komunikatua ordezkariek.

EH Bilduko Jokin Melida kideak goizeko manifestazioaren ondotik adierazi duenez, “industria eta hezkuntza mailan jarraipen zabala izaten ari da. Komertzioetan ere, dena nahiko itxita ikusi dugu eta beraz, oso pozik gaude”.

Hala, Aduana kale osoa bete dute goizeko manifestariek. Melidak adierazi duenez, kopuruak emateko goiz den arren, “jende andana bildu da, beti bezala eta aurrekoan bezala”.

Pankartaz beteta esnatu da Irun

Pankartaz beteta esnatu da Irun

Horiek horrela, Melidaren arabera, “murrizketa hauen aurrean, eskubide sozialen murrizketa handi eta tamalgarri hauen aurrean, gu mezu positibo batekin etorri gara: irtenbidea badago”. Era berean, “26an mezu hori izango da gure leloa: irtenbidea badago, baina irtenbide hori guk egin beharko dugu eta estatu espainol eta frantseserik gabe”, gaineratu du.

Laburbilduz, balorazio “oso positiboa” egin dutela adierazi du zinegotziak, eta “egia da jendea oso nazkatuta dagoela. Jendearentzat lan egun oso bat galtzea oso gogorra da eta halere, jendeak erantzun du”.

Jarraipena goizean-goizetik

Kateako Arretxe-Ugalde industriagunean ez da mugimendu gehiegirik antzeman

Kateako Arretxe-Ugalde industriagunean ez da mugimendu gehiegirik antzeman

Goizeko lehen ordutatik ibili dira pikete informatiboak Irungo industriagune ezberdinetan. German Setien LABeko ordezkariak azaldu duenez, “parte hartze zabala eduki dute piketeek, 50-60 bat lagun aritu dira industriaguneetan barrena”. Kontent agertu da Setien langileek emandako erantzunarekin.

Goiza bukatuta, egunaren lehen orduak istilurik gabe igaro dira. Arrtsaldeari dagokionez, 19:00etan abiatuko da manifestazioa Zabaltza plazatik.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.