Zeramika tailerrean izena eman daiteke
Irungo Udaleko Kultura eta Hezkuntza departamentuak zeramika udal tailerrean izena emateko epea abiatu du dagoeneko. Eskolak bi kategoeria ezberdinetan eskaintzen dira: hastapenaren modalitatean (I. maila) eta hobekuntza eta ikerketa modalitatean (II. ...
Irungo Udaleko Kultura eta Hezkuntza departamentuak zeramika udal tailerrean izena emateko epea abiatu du dagoeneko. Eskolak bi kategoeria ezberdinetan eskaintzen dira: hastapenaren modalitatean (I. maila) eta hobekuntza eta ikerketa modalitatean (II. maila). Astean lau ordukoak izango dira, urritik ekainera, eta 2001tik aurrera jaiotako ikasleei zuzenduta egongo da.
Informazio gehiagorako, HAZ bulegoarekin harremanetan jarri (010), edota Pikoketa kalean kokatutako tailerrera (Ikust Alaia liburutegiaren ondoan) edo Kultur sailera jo dezakete interesatuek.
Izen-emate epea irailaren 27an bukatuko da.

