Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaGizarteaPolitika

Gutuna: “Irailak 26 denok grebara!”

Gaur egun bizi dugun krisi ekonomikoak gogorki astindu du mundu osoko ekonomia. Merkatu pribatu zein inbertsore pribatu batzuen diru ase-ezintasunak sekulako zuloak eragin ditu eta zulo hori diru publikoz estali nahi dituzte. Gainera, banketxeek sorturiko diru zulo hori estaltzeko dirua emateaz gain erabat zentzugabeak diren azpiegitura erraldoietan (AHT, Supersur…) milaka milioi euro gastatzen dabiltza. Baina administrazio publikoaren kaudimentasuna ez da mugagabea, behiari esnea amaitzen zaion moduan, administrazioa ez da gai zulo hori ordaintzeaz gain bere beste betebeharrei aurre egiteko. Beraz, hemen kokatu behar dugu merkatuek erabaki eta estatu espainola aplikatzen ari diren hainbat neurri eta murrizketa. Haiek sortutako zuloa langileok eta gizarteko biztanle txiroenek ordaintzea nahi dute. Aspalditik esaten gabiltza haien helburua estatu ongizatearekin amaitzea dela, eta antza denez bide horretan lehen pausuak ematen hasiak dira. Urte askotako borroken ondorioz lortutako eskubide zibilak ezabatu nahi dituzte! Oiartzuarrak ere tamalez gurpil honen barnean gaude. Azken urteetan eman den enplegu suntsitzea izugarria izan da. Datuei begiratu ezkero Oiartzunen 2007ko abuztuan 291 langabe zeuden, 5 urte ondoren, 2012ko abuztuan hain zuzen ere, 532 langabe daude, ia bikoitza. Enpresei dagokionez daukagun argazkia oso kezkagarria da. Hainbat enpresek itxi egin behar izan dute (Iberemec, Dimp, Molpo, Oiarplas, Aramar, Sogefi…), hauen artean garrantzitsuena Ramon Vizcaino izan [...]

admin
Bidasoa
2012/09/25

Gaur egun bizi dugun krisi ekonomikoak gogorki astindu du mundu osoko ekonomia. Merkatu pribatu zein inbertsore pribatu batzuen diru ase-ezintasunak sekulako zuloak eragin ditu eta zulo hori diru publikoz estali nahi dituzte. Gainera, banketxeek sorturiko diru zulo hori estaltzeko dirua emateaz gain erabat zentzugabeak diren azpiegitura erraldoietan (AHT, Supersur…) milaka milioi euro gastatzen dabiltza.

Baina administrazio publikoaren kaudimentasuna ez da mugagabea, behiari esnea amaitzen zaion moduan, administrazioa ez da gai zulo hori ordaintzeaz gain bere beste betebeharrei aurre egiteko. Beraz, hemen kokatu behar dugu merkatuek erabaki eta estatu espainola aplikatzen ari diren hainbat neurri eta murrizketa. Haiek sortutako zuloa langileok eta gizarteko biztanle txiroenek ordaintzea nahi dute. Aspalditik esaten gabiltza haien helburua estatu ongizatearekin amaitzea dela, eta antza denez bide horretan lehen pausuak ematen hasiak dira. Urte askotako borroken ondorioz lortutako eskubide zibilak ezabatu nahi dituzte!

Oiartzuarrak ere tamalez gurpil honen barnean gaude. Azken urteetan eman den enplegu suntsitzea izugarria izan da. Datuei begiratu ezkero Oiartzunen 2007ko abuztuan 291 langabe zeuden, 5 urte ondoren, 2012ko abuztuan hain zuzen ere, 532 langabe daude, ia bikoitza.

Enpresei dagokionez daukagun argazkia oso kezkagarria da. Hainbat enpresek itxi egin behar izan dute (Iberemec, Dimp, Molpo, Oiarplas, Aramar, Sogefi…), hauen artean garrantzitsuena Ramon Vizcaino izan delarik, bere itxieraren ondorioz 300 langile baino gehiago kalean geratu baitira. Irekiak mantentzen diren enpresa askoren egoera ere ez da batere ona. Hauetako askotan soldata jaitsierak, hitzarmenen aplikazio eza, ere-ak… oso ohikoak izaten ari dira.

Azkenik, ezin ahaztu herriko komertzio txiki eta tabernak. Multinazional eta kate handiei begira hartzen ari diren hainbat neurrik eta biztanleriari begira hartutako erabakiek (BEZaren igoera, murrizketak…), herritarren txirotasuna ekarriko dutenak, zuzenean eragiten baitiete. Gure herriari bizia ematen dioten hainbat denda eta taberna egoera oso zailean aurkitzen ari dira.

Aski da! Gure eskubide sozial eta lan eskubideak bermatzeko murrizketa hauek onartezinak dira. Hori dela eta gaur egun Euskal Herriarentzat ezinbestekoa da burujabetza ekonomikoa edukitzea, krisi honetatik ateratzeko alternatiba sozioekonomiko errealak indarrean jarriz gizarte eredu justuago bat eraikitzeko bide bakarra baita. Horretarako Irailak 26ko Greba Orokorra inflexio puntu garrantzitsua da, erantzun sendo eta trinkoa emateaz gain alternatiba berriak eraikitzeko ordua baita. Beraz badakizue: Irailak 26an denok kalera!

Jexux Olaziregi. Oiartzun, greba komiteko kidea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.