Adur-Bidasoa pintura lehiaketaren irabazleak aukeratu dituzte
Sonia Diaz Poloniok Adur-Bidasoa XXI. pintura lehiaketaren sari nagusia irabazi du, Estereotipos-land lanarekin. Irungo Udalak jakinarazi duenez, 70 koadro lehiatu dira txapelketan; horietako 11 irundarrak. Horiek horrela, Sonia Diaz Poloniok 2.500 euroko saria jaso du. Ohorezko aipamenari dagokionez, Jeannie Matthews artistaren Nitescence obrak jaso du. Judas Arrietaren Los héroes no tienen patria –Heroiek ez dute aberririk– , Sebastian Ponteren L’Hiver tue-El invierno mata- Neguak hiltzen du eta Ion Andoni Urisabeleren Titulurik gabe obrek finalista diploma jaso dute. Aipatzekoa da gazte kategorian ez dela 400 euroko saria banatu. Epaimahaia, Javier Sagarzazuk, Helena Elbustok, Iñaki Moreno Ruiz de Eginok, Eugenio Ortizek eta Javier Arizabalok osatu dute. Sari banaketa eta erakusketa Irungo Udalak jakinarazi duenez, datorren urriaren 6an sari banaketa egingo da Amaia KZn eta ondoren, hautatutako 25 artelanekin erakusketa inauguratuko da, Amaia antzokian bertan. Erakusketaren ordutegia, astelehenetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara izango da, eta jaiegunetan eta igandeetan aldiz, 11:30etatik 13:30era.
Sonia Diaz Poloniok Adur-Bidasoa XXI. pintura lehiaketaren sari nagusia irabazi du, Estereotipos-land lanarekin. Irungo Udalak jakinarazi duenez, 70 koadro lehiatu dira txapelketan; horietako 11 irundarrak.
Horiek horrela, Sonia Diaz Poloniok 2.500 euroko saria jaso du. Ohorezko aipamenari dagokionez, Jeannie Matthews artistaren Nitescence obrak jaso du.
Judas Arrietaren Los héroes no tienen patria –Heroiek ez dute aberririk– , Sebastian Ponteren L’Hiver tue-El invierno mata- Neguak hiltzen du eta Ion Andoni Urisabeleren Titulurik gabe obrek finalista diploma jaso dute. Aipatzekoa da gazte kategorian ez dela 400 euroko saria banatu.
Epaimahaia, Javier Sagarzazuk, Helena Elbustok, Iñaki Moreno Ruiz de Eginok, Eugenio Ortizek eta Javier Arizabalok osatu dute.
Sari banaketa eta erakusketa
Irungo Udalak jakinarazi duenez, datorren urriaren 6an sari banaketa egingo da Amaia KZn eta ondoren, hautatutako 25 artelanekin erakusketa inauguratuko da, Amaia antzokian bertan.
Erakusketaren ordutegia, astelehenetik larunbatera 18:00etatik 21:00etara izango da, eta jaiegunetan eta igandeetan aldiz, 11:30etatik 13:30era.


