821 kontsulta iaz, Gazte Informazio bulegoan
Gazte Informazio Bulegoan 821 kontsulta egin ziren aurreko ikasturtean. Hauen erdiak, kontsulta informatiboak izan ziren eta gainerakoak, izen-emateak (Abaraxka ludotekan, udaleku irekietan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren udalekuetan, Gazte Foruak eta kal...
Gazte Informazio Bulegoan 821 kontsulta egin ziren aurreko ikasturtean. Hauen erdiak, kontsulta informatiboak izan ziren eta gainerakoak, izen-emateak (Abaraxka ludotekan, udaleku irekietan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren udalekuetan, Gazte Foruak eta kale ekintzak antolatutako ekintzetan…).
Gazte Informazio Bulegoko erabiltzaile ia denak (%95) oiartzuarrak izan ziren. Kontsulta gehienak euskaraz egin ziren (%90) eta gehienak, bulegoan bertan (%85).
Mendiburu kaleko 5. zenbakian kokatuta dagoen Gazte Informazio Bulegoak beste zerbitzu hauek ere eskaintzen ditu: autokontsultarako bi ordenagailu; bidaia giden doako mailegu zerbitzua; deskontu txartelen tramitazioa; lan aholkularitza zerbitzua eta kirol aholkularitza zerbitzua. Aholkularitza zerbitzuak astean behin eskaintzen dira, aditu batekin eta ikasturte honetan, urrian jarriko dira martxan.