Lau ikastaro antolatu ditu musika eskolak
Lau ikastaroa antolatu ditu musika eskolak
Tomas Garbizu Musika Eskolak hainbat ikastaroa antolatu ditu urritik abendura arte. Txalaparta, panderoa, dultzaina eta alboka ikastaroak izango dira hain zuzen ere, eta izena emateko epea zabalik da dagoneko. Interesdunek, urriaren 5a izango dute izena ematerik musika eskolan bertan. Informazio gehiago jasotzeko, berriz, 943 52 99 99 telefono zenbakira deitu edo musika eskolatik pasa beharko dute interesdunek arratsaldez, 16:30etik 20:00etara bitartean.