Euskotrenek txirrindentzako aparkaleku estalia erabiltzaileen eskura jarriko du asteazkenetik aurrera, Irungo Colon geltokian. Aparkalekuak 55 txirrindentzako lekua eskainiko du eta Donostiako Amara auzoko geltokiko ezaugarri berak dauzka. Horiek horrela, aparkalekuaren erabilera treneko erabiltzaileentzako erreserbatuta egongo da eta hori erabiltzeko garraio txartela eramatea eta balioztatzea beharrezkoa izango da. Hori dela eta, trenen ordutegien barne soilik utzi ahal izango dira bizikletak bertan, eta asko jota 24 orduz aparkatuta egotea baimenduko da. Aparkalekuak, Eusko Jaurlaritzako Garraio sailak bultzatu ditu.
Errenteria-Oreretako pilotariek asteburu txukuna egin dute, eta lau partidetatik hiru irabazi eta bakarra galdu dute. Honakoak dira emaitza guztiak: Gomazko paleta nagusiak. 2. maila: Batzokiko (J.Martínez-I.Martínez) – Loiolatarra 24 – ...
Europako Mugikortasun Iraunkorraren aldeko asteari bukaera eman diote asteburuan Irunen egindako hainbat jardueren bidez. Mugikortasun iraunkorraren aldeko kontzientzia piztu aldera, bizikletan segurtasunez ibiltzen ikasteko ikastaroa, txirrinden mantenua egiteko tailerra, umeentzako marrazki lehiaketak… izan dira asteburuan. Hamarnaka lagunek parte hartu dute aste osoan zehar antolatutako jarduera ezberdinetan.
Euskaraz Bizi Nahi Dut Eguna egin zuten larunbatean Irungo Zabaltza plazan. 14 urte arteko ume eta gazte orok antolatutako ginkanan, laserketan, erreleboetan… parte hartzeko aukera izan zuten. Hala, eguraldia lagunduta hamarnaka umek parte hartu zuten euskararen normalizazioaren aldeko ekimenean eta bertan antolatutako proba ezberdinetan. Kontseiluak bultztautako ekimenean Bidasoa Atletiko Taldeak, Irun Iruten euskara elkarteak, Bidasoako EKT-k eta beste hainbat eragilek lagundu zuten.
Ugaldetxoko jaiak dira asteburuan, eta horien barruan, Txipitoko maldatik behera, goitibehera jaitsiera egingo dute igande arratsaldean. Animatzen direnek, bihar dute apuntatzeko azkeneko eguna. Amazkar eta Intxixu tabernetan eman daiteke izena, edota ...
Beste urte batez, Ereintza dantza taldeak herri dantzen ikastaroa prestatu du, dantza mota hori sustatzeko asmoz: muxikoak, fandangoa, arin-arina… Interesa dutenak ostegunerako deitu dituzte Ereintzaren egoitzan, 20:00etan. Bilera horretan ikasta...
Bihar arratsaldean ekialdeko dantzen eta flamenko ikastaroen gaineko bilera bana egingo dituzte Trintxerpeko Alkateordetzan, Pasaia Musikalek antolatuta. Ekialdeko dantzen ikastaroari buruzkoa 18:00etan izango da, eta flamenkoarena ordubete beranduago....
Fermin Muguruza izango da gaur Berria.info agerkari digitaleko Zinemaldi@n saioaren laugarren ataleko gonbidatua. Zuloak dokumentalari buruz mintzatuko da irundarra. Saioa 11:30ean ikusi ahal izango da zuzenean Berria.info-n, baita ondoren egun osoan zehar; gauean 22:00etatik 23:00etara ikusi ahal izango da Hamaika Telebistan. Hamaika Telebista eta Berria ostiralean hasi ziren Donostiako Zinemaldiari buruzko Zinemaldi@n programa zuzenean eskaintzen, Kursaaletik. Lehen saioan Maialen Beloki Zinemaldiko aukeraketa batzordeko kidea eta Ramon Agirre aktorea izan ziren gonbidatuak. Herenegun, berriz, Juanmi Gutierrez Mur-mur dokumentalaren zuzendaria eta Berta Gaztelumendi Mariposas en el hierro dokumentalaren zuzendaria. Atzo, Kandido Uranga eta Igor Otxoa izan ziren. Irailaren 26an ez da emanaldirik egingo, greba orokorra dela eta. Muguruzaren konspirazioa
AZTI-Tecnaliak Bidasoaren estuarioan egindako laginketetan Europako legediak gizakiaren kontsumoak onartzen duena baino E.Coli bakteriaren kontzentrazio handiagoa aurkitu du eta, hortaz, urriaren hasieran hastekoa zen moluskoen ateratze-denboraldia bertan behera geratu da. Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailak “elikagai hauen bidez gizakiak kutsatzea ekiditeko” hartu du erabakia. Ebazpena hilaren 3koa da, baina joan den astean Aldizkari Ofizialan argitaratu zuten. Bidasoako estuarioa da Gipuzkoan itsaskien harrapaketa oinez egiten den leku bakarra. Ostrak, datilak, berberetxoak eta txirlak ateratzen dira bertan. Aurten, bosgarren urtez jarraian, ezingo dira itsaskiak bildu, ez eremu irekian —ibai-ahotik aeroportuaren muturrera bitarteko eremu osoa—, ezta eremu itxietan ere ez —Aeroportuaren muturretik barrualdera doan eremua, kai berria, kirol kaia eta Beteranoen dartsena—. Urak geroz eta garbiagoak Egindako azken azterketan baimendutako baino gorotz-bakteria maila altuagoa aurkitzen duten arren, AZTI-Tecnaliatik esperantza dute heldu den urtean itsaskiak ateratzeko aukera izango dela. Izan ere, urtean bost lagin egiten dituzte, eta bosgarrenak eman ditu emaitza txarrak; aurreko laurek uren kalitatea hobetzen ari dela adierazten zuten. Txingudiko Mankomunitateak 2004an Atalerrekako ur araztegia martxan jarri zuenetik, Irun, Hondarribia, Hendaiako Intzura industriguneko eta Biriatuko ur zikinak bertan tratatzen dituzte, eta Mankomunitateak dioenez, “ura geroz eta garbiagoa da”. Iaz Beteranoen Moilako Elkarteak dei egin zien erakundeei isuri-fekalak non egiten diren zehazteko, [...]
Futbola Ohorezko Erregional Maila. Oiartzun-Beti Gazte: 1-2. Espainiako Estatuko Bigarren Maila.Oiartzun-San Ignacio: 2-2. Pilota Diario Vasco Txapelketa, gazteak binaka. Andoni Ugalde (Oiartzun)-Otamendi (Altsasu)/Murgiondo (Etxarri Aranatz)-Cordon...
2012/2013 ikasturteko lehendabiziko ipuin-kontaketa saioa izango da hilaren 27an, osteguna, 17:30ean Manuel Lekuona Bibliotekan. Lur Kortak inauguratuko du aurtengo ipuin-kontaketen ikasturtea, bi eta hiru urte arteko haurrei kontu-kontari.
Udal Kirol Patronatuak 11. aldiz antolatu du futbol 7 txapelketa, eta igandean hasiko da. Eskualdeko 50 talde eta 900 jokalarik parte hartuko dute. Aurreko urteetan “arrakasta handia” izan duen txapelketa izan dela jakinarazi du, eta aurten...
Gonzalo Fernandez de Casadevante Romani betiko alardeko Danbor Nagusi izendatu zuten larunbatean. Alarde tradizionaleko kideek Aldabe elkartean egin zuten bozketa. Romanik 14 urte eman ditu Danborrada konpainiako danbor titular gisa eta aurretik, Buenos Amigos konpainian desfilatu ohi zuen. Hala, Fermin Zaragueta, Mintxo, ordezkatu du Romanik karguan. Mintxo 2004tik 2011ra bitartean Danbor Nagusia izan da.
Lezoko kirol elkarteak diruz laguntzeko epea zabalik da
Hilaren 26rako, asteazkenerako, greba deialdia egin du gehiengo sindikalak. Egun horretan, besteak beste, manifestazio handia egingo dituzte Donostian, eguerdiz, eta Irunen, goizeko hamarretan eta arratsaldeko zazpiretan. Arratsaldekoaren aurretik, Hondarribian egingo dute manifestazioa, Ezker Abertzaleak deituta. Hondarribiko Ezker Abertzalearen ustez aurreko ostiralean Espainiako Gobernuak iragarri zuen hezkuntzaren erreforma abertzaleen aurkako beste eraso bat da. “Arrazoi bat gehiago da grebarako, gure ezadostasuna adierazteko erreformen bideari”, gaineratu dute. Horregatik, asteazkenean greba egiteko deialdiarekin bat egin du Ezker Abertzaleak, eta hainbat mobilizazio egingo dituela iragarri du. Gaur eta bihar kotxe karabanak egingo dituzte, greba deialdiaz informaztzeko xedez; 18:30ean irtengo dira Txiplao industriagunetik. Eta Txiplaotik abiatuko dira greba eguneko pikete informatiboak ere, 06:00etan. Eta esan bezala, arratsaldeko bostetan manifestazioa egingo dute asteazkenean Hondarribian. Gainera, ikasle, langile, langabetu eta herritar denei dei egin diete gainontzeko manifestazioetara joateko: Irunen 10:00etan eta 19:00etan, eta eguerdian Donostian (Hondarribitik hurbildutakoak Sagueseko zutabean joango dira, 11:45ean abiatuta).
Valentziako Terra i Mar judo taldean aritzen den Iokin Sagarzazu hondarribitarra Japoniako Tsukuba hiriko unibertsitatean dago egunotan, denboraldiko lehen entrenamenduak egiten; irakaskuntza zein kirol mailengatik herrialde hartako unibertsitate ospet...
Lurraldeko Ohorezko Mailan jokatzen duen Hondarribia futbol taldeak denboraldiko lehen hiru puntuak lortu zituen larunbat arratsaldean, Hondartza futbol zelaian jokatutako partidan. Lehen jardunaldia Hernanin galdu eta gero, puntuen beharra zuten berde...
Bihar, asteartea, Udalbatzak ohiko osoko bilkura izango du, eta hamabost puntuko gai zerrenda izango dute aurretik. Horien artean, bost mozio eztabaidatuko dituzte. Bilduk gaixorik dauden presoen gainean mozio bat aurkeztu du, eta EAJk herriko kaleen i...
Hondarribia-Irun saskibaloi taldea da Emakumeen Euskal Kopako txapeldun berria. Atzo GDKO Ibaizabal taldearen gainetik pasatu zen, Zallan (Bizkaia) jokatutako finalean (51-90). Hondarribiko taldeari kosta zitzaion partidan sartzea. Lehen laurdenean bizkaitarrek aurrea hartu zuten markagailuan, eta hamargarren minutuan nagusi ziren oraindik. Baina bigarren laurdenetik aurrera berdeak hobeto jokatzen hasi zen, markagailuari buelta eman zioten, eta partidako bigarren zatian aldea handitu zuten. Hala, Euskal Kopa erraz irabazi zuen Hondarribia Irunek. Atzoko lehiak, bi taldeen arteko maila desberdintasuna agerian uzteko balio izan zuen, baita Anne Peñaren aginduetara izango diren jokalari berriak nola moldatzen ari diren ikusteko. Azken iritsitakoen artean Lindsay Harris eskolata nabarmendu zen; hamazazpi puntu lortu zituen eta Ygueraviderekin batera taldea bikain gidatu zuen. Valentziako basea partidako saskiratzaile onena izan zen, hemezortzi punturekin. Partidako fitxa: GDKO Ibaizabal 51 (17+11+14+9): Roundtree (11), Liñeira (12), Freitas (18), Agirregoikoa (0), Ramasco (1) –hasierako bostekoa-, Ladislao (0), Roman (6), Larrazabal (0) eta Robles (3). Hondarribia-Irun 90 (13+29+27+21): Lindsay (17), Mannye (16), Karcic (4), Kehsler (15), Ygueravide (18) –hasierako bostekoa-, Quintero (7), Suarez (3), Arroyo (3) eta Reis (7).