Iokin Sagarzazu judoka Japonian entrenatzen ari da
Valentziako Terra i Mar judo taldean aritzen den Iokin Sagarzazu hondarribitarra Japoniako Tsukuba hiriko unibertsitatean dago egunotan, denboraldiko lehen entrenamenduak egiten; irakaskuntza zein kirol mailengatik herrialde hartako unibertsitate ospet...
Valentziako Terra i Mar judo taldean aritzen den Iokin Sagarzazu hondarribitarra Japoniako Tsukuba hiriko unibertsitatean dago egunotan, denboraldiko lehen entrenamenduak egiten; irakaskuntza zein kirol mailengatik herrialde hartako unibertsitate ospetsuenetakoa da.
Sagarzazu Ama Guadalupekoa klubean hasi zen, eta Hondarribiko taldean aritu zen 16 urterekin Valentziara joan zen arte. Helduen Mailara iritsi aurretik bost aldiz izan zen Espainiako Txapeldun. 2011n lehiatu zen lehen aldiz nagusiekin, eta bigarren geratu zen 60 kilotik beherako mailan.
Azken emaitza inportantea aurtengo ekainan lortu zuen Madriden, Munduko Koparn barruan. Bosgarren izan zen Sagarzazu.