Igandean hasiko da XI. Futbol 7 Txapelketa
Udal Kirol Patronatuak 11. aldiz antolatu du futbol 7 txapelketa, eta igandean hasiko da. Eskualdeko 50 talde eta 900 jokalarik parte hartuko dute. Aurreko urteetan “arrakasta handia” izan duen txapelketa izan dela jakinarazi du, eta aurten...
Udal Kirol Patronatuak 11. aldiz antolatu du futbol 7 txapelketa, eta igandean hasiko da. Eskualdeko 50 talde eta 900 jokalarik parte hartuko dute. Aurreko urteetan “arrakasta handia” izan duen txapelketa izan dela jakinarazi du, eta aurten, esterako, hainbat talde erreserban utzi behar izan dituzte leku falta dela eta: lehenengo fasean Desira Cafe, bigarrenean, Gailur taberna, eta hirugarrenean, Vivaldi Otis.
Ohi bezala, partidak Beraungo eta Fanderiako zelaietan jokatuko dituzte igandetan, 09:00etatik 14:00etara.