Hondarribia-Irunek aise irabazi du Emakumeen Euskal Kopa
Hondarribia-Irun saskibaloi taldea da Emakumeen Euskal Kopako txapeldun berria. Atzo GDKO Ibaizabal taldearen gainetik pasatu zen, Zallan (Bizkaia) jokatutako finalean (51-90). Hondarribiko taldeari kosta zitzaion partidan sartzea. Lehen laurdenean bizkaitarrek aurrea hartu zuten markagailuan, eta hamargarren minutuan nagusi ziren oraindik. Baina bigarren laurdenetik aurrera berdeak hobeto jokatzen hasi zen, markagailuari buelta eman zioten, eta partidako bigarren zatian aldea handitu zuten. Hala, Euskal Kopa erraz irabazi zuen Hondarribia Irunek. Atzoko lehiak, bi taldeen arteko maila desberdintasuna agerian uzteko balio izan zuen, baita Anne Peñaren aginduetara izango diren jokalari berriak nola moldatzen ari diren ikusteko. Azken iritsitakoen artean Lindsay Harris eskolata nabarmendu zen; hamazazpi puntu lortu zituen eta Ygueraviderekin batera taldea bikain gidatu zuen. Valentziako basea partidako saskiratzaile onena izan zen, hemezortzi punturekin. Partidako fitxa: GDKO Ibaizabal 51 (17+11+14+9): Roundtree (11), Liñeira (12), Freitas (18), Agirregoikoa (0), Ramasco (1) –hasierako bostekoa-, Ladislao (0), Roman (6), Larrazabal (0) eta Robles (3). Hondarribia-Irun 90 (13+29+27+21): Lindsay (17), Mannye (16), Karcic (4), Kehsler (15), Ygueravide (18) –hasierako bostekoa-, Quintero (7), Suarez (3), Arroyo (3) eta Reis (7).
Hondarribia-Irun saskibaloi taldea da Emakumeen Euskal Kopako txapeldun berria. Atzo GDKO Ibaizabal taldearen gainetik pasatu zen, Zallan (Bizkaia) jokatutako finalean (51-90). Hondarribiko taldeari kosta zitzaion partidan sartzea. Lehen laurdenean bizkaitarrek aurrea hartu zuten markagailuan, eta hamargarren minutuan nagusi ziren oraindik. Baina bigarren laurdenetik aurrera berdeak hobeto jokatzen hasi zen, markagailuari buelta eman zioten, eta partidako bigarren zatian aldea handitu zuten.
Hala, Euskal Kopa erraz irabazi zuen Hondarribia Irunek. Atzoko lehiak, bi taldeen arteko maila desberdintasuna agerian uzteko balio izan zuen, baita Anne Peñaren aginduetara izango diren jokalari berriak nola moldatzen ari diren ikusteko.
Azken iritsitakoen artean Lindsay Harris eskolata nabarmendu zen; hamazazpi puntu lortu zituen eta Ygueraviderekin batera taldea bikain gidatu zuen. Valentziako basea partidako saskiratzaile onena izan zen, hemezortzi punturekin.
Partidako fitxa:
- GDKO Ibaizabal 51 (17+11+14+9): Roundtree (11), Liñeira (12), Freitas (18), Agirregoikoa (0), Ramasco (1) –hasierako bostekoa-, Ladislao (0), Roman (6), Larrazabal (0) eta Robles (3).
- Hondarribia-Irun 90 (13+29+27+21): Lindsay (17), Mannye (16), Karcic (4), Kehsler (15), Ygueravide (18) –hasierako bostekoa-, Quintero (7), Suarez (3), Arroyo (3) eta Reis (7).