Garaipena lortu du Hondarribiak etxeko lehen partidan
Lurraldeko Ohorezko Mailan jokatzen duen Hondarribia futbol taldeak denboraldiko lehen hiru puntuak lortu zituen larunbat arratsaldean, Hondartza futbol zelaian jokatutako partidan. Lehen jardunaldia Hernanin galdu eta gero, puntuen beharra zuten berde...
Lurraldeko Ohorezko Mailan jokatzen duen Hondarribia futbol taldeak denboraldiko lehen hiru puntuak lortu zituen larunbat arratsaldean, Hondartza futbol zelaian jokatutako partidan. Lehen jardunaldia Hernanin galdu eta gero, puntuen beharra zuten berdeek eta Tolosa liderraren aurka lehen garaipena lortu zuten (2-1).
Horrenbestez, sailkapeneko zortzigarren postuan dago Hondarribia, 3 punturekin. Datorren asteburuan Mikel Llorenteren mutilek derbia jokatuko dute Irunen, Real Union Bren kontra. Orain arteko bi jardunaldietan bina berdinketa lortu ditu txuribeltzen bigarren taldeak.