Ekialdeko dantzen eta flamenko tailerren gaineko bilera egingo dute bihar
Bihar arratsaldean ekialdeko dantzen eta flamenko ikastaroen gaineko bilera bana egingo dituzte Trintxerpeko Alkateordetzan, Pasaia Musikalek antolatuta. Ekialdeko dantzen ikastaroari buruzkoa 18:00etan izango da, eta flamenkoarena ordubete beranduago....
Bihar arratsaldean ekialdeko dantzen eta flamenko ikastaroen gaineko bilera bana egingo dituzte Trintxerpeko Alkateordetzan, Pasaia Musikalek antolatuta. Ekialdeko dantzen ikastaroari buruzkoa 18:00etan izango da, eta flamenkoarena ordubete beranduago. Urriaren 1ean hasiko dira klaseak, eta bilerak eskola egunak zein ordutegia finkatzeko baliatuko dute.
Hiru hilabeteko iraupeneko ikastaroak izango dira. Bakoitzak 33,60 euroko kostua izango du.