Bost mozio eztabaidatuko dituzte biharko plenoan
Bihar, asteartea, Udalbatzak ohiko osoko bilkura izango du, eta hamabost puntuko gai zerrenda izango dute aurretik. Horien artean, bost mozio eztabaidatuko dituzte. Bilduk gaixorik dauden presoen gainean mozio bat aurkeztu du, eta EAJk herriko kaleen i...
Bihar, asteartea, Udalbatzak ohiko osoko bilkura izango du, eta hamabost puntuko gai zerrenda izango dute aurretik. Horien artean, bost mozio eztabaidatuko dituzte. Bilduk gaixorik dauden presoen gainean mozio bat aurkeztu du, eta EAJk herriko kaleen izenak aldatzeari buruzkoa. Errenteriako Ezkerrak eta PSE-EEk, berriz, abortuari buruzko eztabaida eramango dute plenora. Azkenik, Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataformaren Agiriaren harira proposatutako mozioari buruz ere hitz egingo dute zinegotziek.
Beste puntuen artean, udalak Kutxako batzar nagusian izango duen izendapena hautatzea erabakiko dute, baita 2012rako udaleko lanpostu zerrenda eta lantaldea aldatzea ere. Besteak beste, Kirol Patronatuan izan diren aldaketen berri ere emango dute; hala nola, Unai Unsuain presidente izendatzeko erabakiari buruz.