Bizikletentzako aparkalekua abiatuko du Euskotrenek asteazkenean
Euskotrenek txirrindentzako aparkaleku estalia erabiltzaileen eskura jarriko du asteazkenetik aurrera, Irungo Colon geltokian. Aparkalekuak 55 txirrindentzako lekua eskainiko du eta Donostiako Amara auzoko geltokiko ezaugarri berak dauzka. Horiek horrela, aparkalekuaren erabilera treneko erabiltzaileentzako erreserbatuta egongo da eta hori erabiltzeko garraio txartela eramatea eta balioztatzea beharrezkoa izango da. Hori dela eta, trenen ordutegien barne soilik utzi ahal izango dira bizikletak bertan, eta asko jota 24 orduz aparkatuta egotea baimenduko da. Aparkalekuak, Eusko Jaurlaritzako Garraio sailak bultzatu ditu.
Euskotrenek txirrindentzako aparkaleku estalia erabiltzaileen eskura jarriko du asteazkenetik aurrera, Irungo Colon geltokian. Aparkalekuak 55 txirrindentzako lekua eskainiko du eta Donostiako Amara auzoko geltokiko ezaugarri berak dauzka.
Horiek horrela, aparkalekuaren erabilera treneko erabiltzaileentzako erreserbatuta egongo da eta hori erabiltzeko garraio txartela eramatea eta balioztatzea beharrezkoa izango da. Hori dela eta, trenen ordutegien barne soilik utzi ahal izango dira bizikletak bertan, eta asko jota 24 orduz aparkatuta egotea baimenduko da.
Aparkalekuak, Eusko Jaurlaritzako Garraio sailak bultzatu ditu.