Aurten ere ezingo dira itsaskiak atera Bidasoaren estuarioan
AZTI-Tecnaliak Bidasoaren estuarioan egindako laginketetan Europako legediak gizakiaren kontsumoak onartzen duena baino E.Coli bakteriaren kontzentrazio handiagoa aurkitu du eta, hortaz, urriaren hasieran hastekoa zen moluskoen ateratze-denboraldia bertan behera geratu da. Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailak “elikagai hauen bidez gizakiak kutsatzea ekiditeko” hartu du erabakia. Ebazpena hilaren 3koa da, baina joan den astean Aldizkari Ofizialan argitaratu zuten. Bidasoako estuarioa da Gipuzkoan itsaskien harrapaketa oinez egiten den leku bakarra. Ostrak, datilak, berberetxoak eta txirlak ateratzen dira bertan. Aurten, bosgarren urtez jarraian, ezingo dira itsaskiak bildu, ez eremu irekian —ibai-ahotik aeroportuaren muturrera bitarteko eremu osoa—, ezta eremu itxietan ere ez —Aeroportuaren muturretik barrualdera doan eremua, kai berria, kirol kaia eta Beteranoen dartsena—. Urak geroz eta garbiagoak Egindako azken azterketan baimendutako baino gorotz-bakteria maila altuagoa aurkitzen duten arren, AZTI-Tecnaliatik esperantza dute heldu den urtean itsaskiak ateratzeko aukera izango dela. Izan ere, urtean bost lagin egiten dituzte, eta bosgarrenak eman ditu emaitza txarrak; aurreko laurek uren kalitatea hobetzen ari dela adierazten zuten. Txingudiko Mankomunitateak 2004an Atalerrekako ur araztegia martxan jarri zuenetik, Irun, Hondarribia, Hendaiako Intzura industriguneko eta Biriatuko ur zikinak bertan tratatzen dituzte, eta Mankomunitateak dioenez, “ura geroz eta garbiagoa da”. Iaz Beteranoen Moilako Elkarteak dei egin zien erakundeei isuri-fekalak non egiten diren zehazteko, [...]
AZTI-Tecnaliak Bidasoaren estuarioan egindako laginketetan Europako legediak gizakiaren kontsumoak onartzen duena baino E.Coli bakteriaren kontzentrazio handiagoa aurkitu du eta, hortaz, urriaren hasieran hastekoa zen moluskoen ateratze-denboraldia bertan behera geratu da. Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailak “elikagai hauen bidez gizakiak kutsatzea ekiditeko” hartu du erabakia. Ebazpena hilaren 3koa da, baina joan den astean Aldizkari Ofizialan argitaratu zuten.
Bidasoako estuarioa da Gipuzkoan itsaskien harrapaketa oinez egiten den leku bakarra. Ostrak, datilak, berberetxoak eta txirlak ateratzen dira bertan. Aurten, bosgarren urtez jarraian, ezingo dira itsaskiak bildu, ez eremu irekian —ibai-ahotik aeroportuaren muturrera bitarteko eremu osoa—, ezta eremu itxietan ere ez —Aeroportuaren muturretik barrualdera doan eremua, kai berria, kirol kaia eta Beteranoen dartsena—.
Urak geroz eta garbiagoak
Egindako azken azterketan baimendutako baino gorotz-bakteria maila altuagoa aurkitzen duten arren, AZTI-Tecnaliatik esperantza dute heldu den urtean itsaskiak ateratzeko aukera izango dela. Izan ere, urtean bost lagin egiten dituzte, eta bosgarrenak eman ditu emaitza txarrak; aurreko laurek uren kalitatea hobetzen ari dela adierazten zuten.
Txingudiko Mankomunitateak 2004an Atalerrekako ur araztegia martxan jarri zuenetik, Irun, Hondarribia, Hendaiako Intzura industriguneko eta Biriatuko ur zikinak bertan tratatzen dituzte, eta Mankomunitateak dioenez, “ura geroz eta garbiagoa da”. Iaz Beteranoen Moilako Elkarteak dei egin zien erakundeei isuri-fekalak non egiten diren zehazteko, eta horiek berriro gertatu ez daitezen neurriak hartzeko.