Tamara Muruetagoiena, dokumental batean
Esteban Muruetagoiena herriko medikua izan zenaren alabak, dokumental batean parte hartu du. Bertha Gaztelumendi kazetariak egindako Mariposas en el hierro filma, Muruetagoienaren testigantzarekin hasten da. “Biolentziarekin lotuta” hamabos...
Esteban Muruetagoiena herriko medikua izan zenaren alabak, dokumental batean parte hartu du. Bertha Gaztelumendi kazetariak egindako Mariposas en el hierro filma, Muruetagoienaren testigantzarekin hasten da. “Biolentziarekin lotuta” hamabost emakumek eta gizon batek bizitako esperientzia kontatzen du. Atzo estreinatu zuten Donostiako Zinemaldian.
Ane Muñoz zinemagileak gomendatu du: “Ez da erraza halako dokumentalak areto komertzialetan ikustea, eta ez nuke Zinemira sailak eskaintzen duen aukera bikain hau pasatzen utzi nahi. Bakearen aldeko apustua egiten duten euskal emakume batzuen ahotsak ikus-entzunezko pieza batean bildu izanak badu ausardia, eta jakinguraz nago haiei entzuteko eta Bertha Gaztelumendik eduki horri eman dion egitura/ikuspuntua ezagutzeko”.
Gaztelumendi zuzendaria, gaur, BERRIA egunkariak Zinemaldiari buruz egingo duen bigarren saioan izango da.
http://m.berria.info/70478