
Haurrak izan dira korri egiten lehenak, eta 12 urtetik gorakoak azkenak. Irudian, azken talde hori plazatik ateratzen. Bestalde, jende ugari bildu da plazan korrikalariak animatzera, eta bere ekarpena kantinan eta kamisetak erosiz egitera.

Lezoko hainbat auzotako lorategiak txukunduko dituzte irailean eta urrian zehar hamabi lagunek, lorezaintza ikasteko programa baten harira. Udalak jakinarazi duenez, “ikastaroa bi hilabetekoa izango da eta teknika ezberdinak erakutsi eta lana aur...

Oarsoaldeko bizilagun guztiei parte hartzeko deia egin diete. Edonork parte har dezake, ez baita lasterketa lehiakorra, euskararen aldekoa eta familia girokoa baizik. Hemen, lasterketaren nondik norakoak.

Uda bukaerako festa antolatu du Itxaropena tabernak gaur gauean, 23:30etatik aurrera. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, uda guztietako kantak entzuteko aukera izango da bertan. Horrez gain, udatiarrak bezala janzteko -pamelak, bainujantziak…- de...

Gurasoekin eta Nerabeen laguntza programetan izena emateko epea abiatu du Irungo Udaleko Ongizate sailak. Urriaren 15era arte izena eman ahal izango dute interesatuek, 010 zenbakian eta parte-hartzea debalde izango da. Iragan urtean 100 bat lagunek parte hartu zuten ongizate programetan. Irungo Udaleko Ongizate sailetik jakinarazi dutenez, ekimen honek helburu prebentiboa du eta ez terapeutikoa. Adin guztietako ume eta gazteen gurasoek parte hartu ohi dute programean eta “zalantzak eta esperientziak partekatzen dituzte”, adierazi dute. Programa urriaren bukaeratik 2013ko maiatzera bitartean garatuko da.

Ereintza Dantza Taldeak, herri dantzak sustatzeko lanean, herri dantzen ikastaroa antolatu du berriro. Ereintzaren egoitzan (Juan de Olazabal 23, behea) interesa dutenekin bilera egingo dute hilaren 27an, 20:00etan, ikastaroen egunak, taldeak eta ordua...

Iparraldeko Bertsulari Txapelketaren finalerdia Hendaiako Varietes zineman izanen da urriaren 20an, eta txapelketaren azken saioa aldiz, Baionan eginen da azaroaren 10ean. Hala, HITZAk zabaldutakoaren kontra, txapelketan atzerapenik ez dela eman jaki...

Mugikortasunaren Europako Astea da hau, eta horri begira, Errenteriako Udalak hainbat ekimen prestatu ditu. Garrantzitsuena gaurko Bizikleta Eguna da. Horretarako, Biteri kalea itxita dago goizeko hamaiketatik gaueko hamarrak arte. Sinbolikoa izango da...

Katea-Landetxa auzo elkarteak antolatuta, 2012. urteko Aste Kulturala egiten ari dira egunotan. Hainbat jarduera antolatu dituzte ospakizunen azkenaurreko egunean eta eguzkiak lagunduta, euskal giroa nagusitu da gaurkoan. Horiek horrela, taloak prestatzen ikasteko tailerra antolatu dute. Era berean, marmitakoa eta patata tortila dastatzeko aukera eskaini dute auzotarrek. Hala, hamarnaka lagunek parte hartu dute ekitaldi ezberdinetan. Horrez gain, bazkari herrikoia, gizon proba eta barbakoa jaia egingo dituzte arratsaldean zehar.

Punk gau solidarioa egingo dute etzi iluntzean Trintxerpeko Mogambo aretoan, 20:00etatik aurrera. Dirua biltzea da helburua, ekainaren 22an animalien eskubideen aldeko hamabi ekintzaileren kontrako epaiketako gastuei aurre egiteko. Informazio gehiago, ...

San Pedro Txiki Jaien barruan, herri estropada egiten ari dira barrutian, 16:30etik. Gauean eta bihar ere jarraituko dute jaiek.

Hamargarrenez 500 urtetik gora egin du atzera denboran herriak, Errenkoaldek antolatutako Erdi Aroko Azoka dela eta. Erdialdeko kaleek garai hartako itxura hartu dute. Iazko postu kopuru bera mantendu dute, 70, eta erakusketa ere zabalik da. Hona infor...

Esteban Muruetagoiena herriko medikua izan zenaren alabak, dokumental batean parte hartu du. Bertha Gaztelumendi kazetariak egindako Mariposas en el hierro filma, Muruetagoienaren testigantzarekin hasten da. “Biolentziarekin lotuta” hamabos...

Asteartean egingo dute, 18:00etan, udaletxean. Hauxe da gai zerrenda: Udalbatzak 2012ko maiatzaren 29an eta ekainaren 26an eginiko ohiko bilkurei dagozkion akten irakurketa eta onespena, bidezkoa bada. Ebazpenen berri ematea: Alkatearenak (586 zk.tik 870 zk.ra, biak barne), Zinegotzi-ordezkarienak (1015 zk.tik 1192 zk.ra, biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzarrarenak. Hauteskunde-mahaiak osatzeko zozketa. Alkatetzak 2012ko uztailaren 27an emaniko dekretuaren berri ematea, Udalaren Kirol Patronatuko lehendakaritza Unai Unsuain Elvira jaunaren esku ezteko. Errenteriako Ezkerra udal taldeak aurkezturiko idatziaren berri ematea, Udalaren Kirol Patronatuan izango dituen ordezkariak izendatuz. Euskal Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak 327/2012 administrazioarekiko auzi-helegitean emaniko epaiaren berri ematea, hain zuzen Errenteriako Udalak telefono mugikorraren zerbitzua ematen duten enpresek udal jabariaren erabilera pribatua eta aprobetxamendu berezia egiteagatik ezarri zitzaien tasei buruzko zerga-ordenantza onartu zuelako 2010-01-29an -2010-02-05eko GAOn, 23 zk.an, argitara emana-. Helegite hau “Telefónica Móviles España S.A.U.”-k tarteratua zen. Proposamena: Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auziaren Salan agertzeko, Lezoko Udalak, 1658/2010 Ohiko Errekurtsoaren gain ateratako 428/2012 epaiaren aurka, tarteraturiko Kasazio-errekurtsoa dela eta. Proposamena: 2012. urterako Errenteriako Udalaren lanpostu-zerrenda eta langileen plantilla aldatzea. Udalak Kutxako Batzar Nagusian izango duen ordezkariaren izendapena. Mozioa, Errenteriako Udaleko Sozialistak udal taldeak Espainiako Gobernuak Emakumeek haurdunaldia euren borondatez eteteari buruzko 2/2010 legea aldatzeko Madrileko Gobernuak egindako iragarpena dela-eta aurkezturikoa. Mozioa, Errenteriako Ezkerra [...]

Trintxerpe Atletismo Elkarteak Platako itsasargira igoera antolatu du gaur arratsalderako. Informazio guztia, hemen.

Europako Mugikortasun Astea eta Gaueko lasterketa medio, hainbat aldaketa emango dira autobus zerbitzutan asteburuan zehar. Gaur: aldaketak 20:00ak eta 21:00ak artean - L1 (Zaisa-Ospitalea): ez da Nafarroa etorbidetik eta Colon ibilbidetik igaroko - L2...

Angela Vilariñok 5. postua eskuratu du gaurko lasterketan, Liebanako igoeran (Kantabria, Espainia). Espainiako Mendi lehiaketarako puntuagarria da proba, eta Vilariño, bertan parte hartzen duen emakume bakarra da.

Iragan urtarrilaren 5ean Txingudi Merkatalgunean protesta egin zuten lau lagunak datorren asteartean epaituko dituzte, Donostian. Akusatuek kontsumismoaren, AHTren eta orohar, sistema ekonomikoaren aukako protesta ekintza aurrera eraman zuten. Hala, Er...

Ezohiko udalbatzarra izango da astelehenean, 13:00etan, udaletxean. Puntu bakarra jorratuko dute zinegotziek: Gasteizko Legebiltzarrerako hauteskundeetan arituko diren hautez mahaiak aukeratzeko zozketa egingo dute.

Joan den larunbatean, omenaldia jaso zuen Martin Irazoki Telletxea iturrioztarrak, sei urtez Ameriketan artzain ibili izanagatik. Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak antolatu zuten ekitaldi instituzionala, “Euskal Artzainak Ameriketan elkart...