Lorezaintzako ikastaroa, martxan
Lezoko hainbat auzotako lorategiak txukunduko dituzte irailean eta urrian zehar hamabi lagunek, lorezaintza ikasteko programa baten harira. Udalak jakinarazi duenez, “ikastaroa bi hilabetekoa izango da eta teknika ezberdinak erakutsi eta lana aur...
Lezoko hainbat auzotako lorategiak txukunduko dituzte irailean eta urrian zehar hamabi lagunek, lorezaintza ikasteko programa baten harira. Udalak jakinarazi duenez, “ikastaroa bi hilabetekoa izango da eta teknika ezberdinak erakutsi eta lana aurrera eramaten lagunduko dieten monitore bat izango dute”.
Lanbidek antolatu du ikastaroa, Oarsoaldearekin batera.

