Kontsumismoaren aurkako protesta egiteagatik, lau lagun epaituko dituzte
Iragan urtarrilaren 5ean Txingudi Merkatalgunean protesta egin zuten lau lagunak datorren asteartean epaituko dituzte, Donostian. Akusatuek kontsumismoaren, AHTren eta orohar, sistema ekonomikoaren aukako protesta ekintza aurrera eraman zuten. Hala, Er...
Iragan urtarrilaren 5ean Txingudi Merkatalgunean protesta egin zuten lau lagunak datorren asteartean epaituko dituzte, Donostian. Akusatuek kontsumismoaren, AHTren eta orohar, sistema ekonomikoaren aukako protesta ekintza aurrera eraman zuten.
Hala, Errege Magoak bezala jantzita hormigoiez betetako bidoietara lotu ziren Txingudiko Merkatalgunearen sarreran. Suhitzaileek askatu behar izan zituzten ekintzaileak eta ondoren, Ertzaintzak atxilotu zituen.
Elkartasuna
Horiek horrela, koakzioak eta errepidearen segurtasunaren aurkako delituengatik epaituko dituzte ekintzaileak. Hala, elkartasuna adierazteko helburuarekin kontzentrazioa deitu dute, Atotxako epaitegiaren parean 12:00etan.