Iraileko udalbatzarreko gai zerrenda
Asteartean egingo dute, 18:00etan, udaletxean. Hauxe da gai zerrenda: Udalbatzak 2012ko maiatzaren 29an eta ekainaren 26an eginiko ohiko bilkurei dagozkion akten irakurketa eta onespena, bidezkoa bada. Ebazpenen berri ematea: Alkatearenak (586 zk.tik 870 zk.ra, biak barne), Zinegotzi-ordezkarienak (1015 zk.tik 1192 zk.ra, biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzarrarenak. Hauteskunde-mahaiak osatzeko zozketa. Alkatetzak 2012ko uztailaren 27an emaniko dekretuaren berri ematea, Udalaren Kirol Patronatuko lehendakaritza Unai Unsuain Elvira jaunaren esku ezteko. Errenteriako Ezkerra udal taldeak aurkezturiko idatziaren berri ematea, Udalaren Kirol Patronatuan izango dituen ordezkariak izendatuz. Euskal Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak 327/2012 administrazioarekiko auzi-helegitean emaniko epaiaren berri ematea, hain zuzen Errenteriako Udalak telefono mugikorraren zerbitzua ematen duten enpresek udal jabariaren erabilera pribatua eta aprobetxamendu berezia egiteagatik ezarri zitzaien tasei buruzko zerga-ordenantza onartu zuelako 2010-01-29an -2010-02-05eko GAOn, 23 zk.an, argitara emana-. Helegite hau “Telefónica Móviles España S.A.U.”-k tarteratua zen. Proposamena: Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auziaren Salan agertzeko, Lezoko Udalak, 1658/2010 Ohiko Errekurtsoaren gain ateratako 428/2012 epaiaren aurka, tarteraturiko Kasazio-errekurtsoa dela eta. Proposamena: 2012. urterako Errenteriako Udalaren lanpostu-zerrenda eta langileen plantilla aldatzea. Udalak Kutxako Batzar Nagusian izango duen ordezkariaren izendapena. Mozioa, Errenteriako Udaleko Sozialistak udal taldeak Espainiako Gobernuak Emakumeek haurdunaldia euren borondatez eteteari buruzko 2/2010 legea aldatzeko Madrileko Gobernuak egindako iragarpena dela-eta aurkezturikoa. Mozioa, Errenteriako Ezkerra [...]
Asteartean egingo dute, 18:00etan, udaletxean. Hauxe da gai zerrenda:
- Udalbatzak 2012ko maiatzaren 29an eta ekainaren 26an eginiko ohiko bilkurei dagozkion akten irakurketa eta onespena, bidezkoa bada.
- Ebazpenen berri ematea: Alkatearenak (586 zk.tik 870 zk.ra, biak barne), Zinegotzi-ordezkarienak (1015 zk.tik 1192 zk.ra, biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzarrarenak.
- Hauteskunde-mahaiak osatzeko zozketa.
- Alkatetzak 2012ko uztailaren 27an emaniko dekretuaren berri ematea, Udalaren Kirol Patronatuko lehendakaritza Unai Unsuain Elvira jaunaren esku ezteko.
- Errenteriako Ezkerra udal taldeak aurkezturiko idatziaren berri ematea, Udalaren Kirol Patronatuan izango dituen ordezkariak izendatuz.
- Euskal Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak 327/2012 administrazioarekiko auzi-helegitean emaniko epaiaren berri ematea, hain zuzen Errenteriako Udalak telefono mugikorraren zerbitzua ematen duten enpresek udal jabariaren erabilera pribatua eta aprobetxamendu berezia egiteagatik ezarri zitzaien tasei buruzko zerga-ordenantza onartu zuelako 2010-01-29an -2010-02-05eko GAOn, 23 zk.an, argitara emana-. Helegite hau “Telefónica Móviles España S.A.U.”-k tarteratua zen.
- Proposamena: Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auziaren Salan agertzeko, Lezoko Udalak, 1658/2010 Ohiko Errekurtsoaren gain ateratako 428/2012 epaiaren aurka, tarteraturiko Kasazio-errekurtsoa dela eta.
- Proposamena: 2012. urterako Errenteriako Udalaren lanpostu-zerrenda eta langileen plantilla aldatzea.
- Udalak Kutxako Batzar Nagusian izango duen ordezkariaren izendapena.
- Mozioa, Errenteriako Udaleko Sozialistak udal taldeak Espainiako Gobernuak Emakumeek haurdunaldia euren borondatez eteteari buruzko 2/2010 legea aldatzeko Madrileko Gobernuak egindako iragarpena dela-eta aurkezturikoa.
- Mozioa, Errenteriako Ezkerra udal taldeak emakumeek haurdunaldia euren borondatez eteteko duten eskubideari buruz aurkezturikoa.
- Mozioa, EAJ/PNV talde politikoak herriko hainbat kaleen izenak aldatzeko proposamena eginez aurkezturikoa.
- Mozioa, O.E. BILDUk gaixorik dauden presoen alde aurkezturikoa.
- Mozioa, Franquismoaren krimenen aurkako Euskal Plataformak kereila jartzeko aurkezturikoa.
- Galdera-eskariak.