Gurasoekin eta Nerabeen laguntza programak abiatu ditu udalak
Gurasoekin eta Nerabeen laguntza programetan izena emateko epea abiatu du Irungo Udaleko Ongizate sailak. Urriaren 15era arte izena eman ahal izango dute interesatuek, 010 zenbakian eta parte-hartzea debalde izango da. Iragan urtean 100 bat lagunek parte hartu zuten ongizate programetan. Irungo Udaleko Ongizate sailetik jakinarazi dutenez, ekimen honek helburu prebentiboa du eta ez terapeutikoa. Adin guztietako ume eta gazteen gurasoek parte hartu ohi dute programean eta “zalantzak eta esperientziak partekatzen dituzte”, adierazi dute. Programa urriaren bukaeratik 2013ko maiatzera bitartean garatuko da.
Gurasoekin eta Nerabeen laguntza programetan izena emateko epea abiatu du Irungo Udaleko Ongizate sailak. Urriaren 15era arte izena eman ahal izango dute interesatuek, 010 zenbakian eta parte-hartzea debalde izango da.
Iragan urtean 100 bat lagunek parte hartu zuten ongizate programetan. Irungo Udaleko Ongizate sailetik jakinarazi dutenez, ekimen honek helburu prebentiboa du eta ez terapeutikoa. Adin guztietako ume eta gazteen gurasoek parte hartu ohi dute programean eta “zalantzak eta esperientziak partekatzen dituzte”, adierazi dute.
Programa urriaren bukaeratik 2013ko maiatzera bitartean garatuko da.