Bizikletak, Biteri kalean
Mugikortasunaren Europako Astea da hau, eta horri begira, Errenteriako Udalak hainbat ekimen prestatu ditu. Garrantzitsuena gaurko Bizikleta Eguna da. Horretarako, Biteri kalea itxita dago goizeko hamaiketatik gaueko hamarrak arte. Sinbolikoa izango da...
Mugikortasunaren Europako Astea da hau, eta horri begira, Errenteriako Udalak hainbat ekimen prestatu ditu.
Garrantzitsuena gaurko Bizikleta Eguna da. Horretarako, Biteri kalea itxita dago goizeko hamaiketatik gaueko hamarrak arte. Sinbolikoa izango da, egunero auto mugimendu handia ibiltzen den kalea moztuta egongo delako, eta horren tokian bizikleta izango da garraiobide nagusia. Horren bidez, udalak “praktika egokiak” bultzatu nahi ditu, iraunkortasuna eta osasunaren mesedetan.

