Platako itsasargira ibilaldia egingo dute bihar arratsaldean
Trintxerpe Atletismo Elkarteak Platako itsasargira igoera antolatu du, hamabigarren aldiz. Proba bihar izango da, eta 17:30ean irtengo da proba. Gizonen zein emakumeen kategorietan onenak direnentzako garaikurrak emango dituzte, baita antolatzaileen ta...
Trintxerpe Atletismo Elkarteak Platako itsasargira igoera antolatu du, hamabigarren aldiz. Proba bihar izango da, eta 17:30ean irtengo da proba. Gizonen zein emakumeen kategorietan onenak direnentzako garaikurrak emango dituzte, baita antolatzaileen taldeko kirolari onenarentzat ere. Lasterketa bukatzean gimnasioko aldagelak erabiltzeko aukera izango dute.
Izena eman nahi duenak, Donostiako Laister kiroldendan eman dezake izena, baita www.herrikrossa.com webgunean ere.

