Oiartzundik, Euskaraz Bizi Nahi Dut lasterketan parte hartzeko deia egin diete Oarsoaldeko bizilagunei
Korrikaren antzeko ekimena izango da, familia giroan euskaraz parte hartzekoa, ez lehiakorra Dena prest dute biharko Euskaraz Bizi Nahi Dut lasterketarako. Euskal Herriko hainbat herritan egingo dute Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak proposatutako ekimenarekin bat. Oarsoaldean, Oiartzunen egingo dute. Parte hartzeko deia egin diete Oarsoaldeko bizilagun guztiei. Ttur-tturrek eta herriko hainbat kirolarik hartu dute lasterketa antolatzeko ardura, eta indar erakustaldi bat izan behar duela uste dute. Hala dio Ttur-tturreko Bakartxo Arabolazak: «Zenbat eta jende gehiago bildu, orduan eta indar gehiago erakutsiko dugu, eta euskaraz bizitzeko nahia eta eskubidea dugula ikusi behar dute». Edonork parte har dezake, Igor Ibarguren antolatzaileetako batek azaldu duenez: «Korrikaren antzeko zerbait dela pentsatu behar dute, ez da lehiakorra izango, parte hartzailea baizik». Euskararen aldeko jaia izango da, euskaraz bizitzeko baldintzak sortu ahal izateko beste urrats bat. Dena den, korrika parte hartu ezin dutenek, izango dute ekimena eta helburua laguntzeko beste modurik: Euskaraz bizi nahi dut leloa duten kamisetak erosi ahal izango dituzte. Bestalde, kantina ere izango da, eta hor ere jendeak egin ahal izango du bere ekarpena. Aldarrikapen jai batean kamisetak edo dena delakoak ordaintzea arraroa iruditu ahal zaio bati baino gehiagori, baina ekimena antolatzeak behar ekonomiko batzuk sortu ditu, eta horiek ere ase behar direla zehaztu [...]
Korrikaren antzeko ekimena izango da, familia giroan euskaraz parte hartzekoa, ez lehiakorra
Dena prest dute biharko Euskaraz Bizi Nahi Dut lasterketarako. Euskal Herriko hainbat herritan egingo dute Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak proposatutako ekimenarekin bat. Oarsoaldean, Oiartzunen egingo dute. Parte hartzeko deia egin diete Oarsoaldeko bizilagun guztiei.
Ttur-tturrek eta herriko hainbat kirolarik hartu dute lasterketa antolatzeko ardura, eta indar erakustaldi bat izan behar duela uste dute. Hala dio Ttur-tturreko Bakartxo Arabolazak: «Zenbat eta jende gehiago bildu, orduan eta indar gehiago erakutsiko dugu, eta euskaraz bizitzeko nahia eta eskubidea dugula ikusi behar dute».

Ane Badiola, Igor Ibarguren, Edurne Viñas, Xabier Salaberria eta Bakartxo Arabolaza. Lasterketaren antolatzaileetako batzuk.
Edonork parte har dezake, Igor Ibarguren antolatzaileetako batek azaldu duenez: «Korrikaren antzeko zerbait dela pentsatu behar dute, ez da lehiakorra izango, parte hartzailea baizik». Euskararen aldeko jaia izango da, euskaraz bizitzeko baldintzak sortu ahal izateko beste urrats bat.
Dena den, korrika parte hartu ezin dutenek, izango dute ekimena eta helburua laguntzeko beste modurik: Euskaraz bizi nahi dut leloa duten kamisetak erosi ahal izango dituzte. Bestalde, kantina ere izango da, eta hor ere jendeak egin ahal izango du bere ekarpena.
Aldarrikapen jai batean kamisetak edo dena delakoak ordaintzea arraroa iruditu ahal zaio bati baino gehiagori, baina ekimena antolatzeak behar ekonomiko batzuk sortu ditu, eta horiek ere ase behar direla zehaztu dute antolatzaileek.
Horrez gain, eskerrak eman dizkiete laguntza eman dieten guztiei: «Elkarteengana jo dugu eta oso harrera ona izan dugu; ateak zabalik hartu gaituzte, eta bakoitzak ahal zuen neurrian, lagundu egin du».
Bidasokoa, Irunen
Bidasoa eskualdeari dagokionez, lasterketa Irunen izango da. 16:00etan aterako da, Zabaltza plazatik.
Lasterketaren antolatzaileek, han ere, parte hartzeko deia egin diete Irungo zein inguruko herrietako bizilagunei.

