Garitanok eskualdeen egoera eta aldundiaren asmoez hitz egingo du astelehenean
Herritarrekin egitasmoaren barruan Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia Errenteria-Oreretan izango da astelehenean, foru erakundearen ordezkaritza batekin batera. Bilera horretan eskualdeen egoeraz eta aldundiaren asmoez hitz egingo du. 19:00etan...
Herritarrekin egitasmoaren barruan Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia Errenteria-Oreretan izango da astelehenean, foru erakundearen ordezkaritza batekin batera. Bilera horretan eskualdeen egoeraz eta aldundiaren asmoez hitz egingo du. 19:00etan hasiko da Merkatuzarren, eta bilera irekia da. Herritarrek euren iritziak azaltzeko aukera izango dute.
Bi gai nagusi jarriko dituzte mahai gainean eztabaidatzeko: gizarte politika eta garapen ekonomikoa eta fiskalitatea.

