Zazpiak Bat Egunean parte hartzeko deia egin du udalak
Zuberoan egingo dute lehenengoz, etzi; Oarsoaldeko lau udaletako ordezkariak izango dira bertan Aurten, lehenengoz, Zuberoan (Alozen) egingo dute Zazpiak Bat Eguna etzi, eta udalak bertan parte hartzeko deia egin du. Egitarau oparoa antolatu dute Zazpi...
Zuberoan egingo dute lehenengoz, etzi; Oarsoaldeko lau udaletako ordezkariak izango dira bertan
Aurten, lehenengoz, Zuberoan (Alozen) egingo dute Zazpiak Bat Eguna etzi, eta udalak bertan parte hartzeko deia egin du.
Egitarau oparoa antolatu dute Zazpiak Bat Egunerako, tartean, herri bazkaria; bazkarirako txartelak Garmendi txokolategian daude salgai hamabi euroan.
Horrez gain, autobus zerbitzua ere aterako da eskualdetik. Autobuseko txartelak hamar euro balio du. 09:00etan abiatuko da autobusa eta 21:00etan bueltan izango da.
Zazpiak Bat Eguna, «Zuberoaren eta Oarsoaldearen arteko harremanak estutzeko» antolatu zen lehen aldiz 2009an, Oiartzungo eta Lezoko udalek sustatuta. Geroztik, sarea zabaltzen joan da, «Zazpiak Bat Harreman Sarea osatuz eskualdeko elkarte, talde eta eragileekin».
Eskualdeko lau udaletako ordezkariak Zazpiak Bat Egunean izango dira Alozen. Egun horretan bertako ikastolarekin hitzarmena sinatuko dute.
Horri esker, lau udalen artean 12.000 euroko diru laguntza emango diote Zuberoako ikastola horri.

