Zarzuela emanaldia antolatu du Luis Mariano elkarteak
Belen Sierra Kultur ordezkariak eta Angel Pazos Luis Mariano Lirika elkarteko kideak Zarzuela Abesbatza Handiak musika emanaldia aurkeztu dute gaur goizean, Irunen. Kontzertua Luis Mariano Abesbatzak emango du, François Ithurbide zuzendari duela. Hal...
Belen Sierra Kultur ordezkariak eta Angel Pazos Luis Mariano Lirika elkarteko kideak Zarzuela Abesbatza Handiak musika emanaldia aurkeztu dute gaur goizean, Irunen.
Kontzertua Luis Mariano Abesbatzak emango du, François Ithurbide zuzendari duela. Hala, Iker Casares tenoreaeta Ana Otxoa sopranoa bakarlari lanetan ariko dira, Borja Rubiños piano jolearen laguntzarekin.
Zarzuela emanaldia hilaren 29an izango da, Amaian. Bazkideentzako sarrerak 12 eurotan salgai daude; bazkide ez direnentzat aldiz, 16 eurotan.

