Merkatari eta ostalarien ekarpenekin zozketa berezia egin nahi dute
Aportazioen arabera erabakiko dute zozketa egin edo ez; udalak, Ttur-tturrek eta Iturrik antolatu dute Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea, Iturri Merkatari Elkartea eta Oiartzungo Udala, zozketa berezia prestatzen ari dira abendu hasierarako, Ttur-tturre...
Aportazioen arabera erabakiko dute zozketa egin edo ez; udalak, Ttur-tturrek eta Iturrik antolatu dute
Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea, Iturri Merkatari Elkartea eta Oiartzungo Udala, zozketa berezia prestatzen ari dira abendu hasierarako, Ttur-tturren 10. urteurrenaren harira, eta herriko denda, jatetxe eta tabernetan euskaraz erostea bultzatzeko.
Zozketarako txartelak lortu nahi dituztenek azaroan zerbait erosi beharko dute parte hartuko duten establezimenduetan, euskaraz. Dendariak emango dio zozketarako txartela bezeroari.
Euskaraz zerbitzua ematen duten establezimenduek eurek osatuko dute zozketarako opari sorta, Ttur-tturrek zehaztu duenez: «Bakoitzak nahi duena eta ahal duena emango du, antolatzaileok, dena den, erosketa txartelak (baleak) ematea gomendatzen dugu». Opari bakoitza, bezero ezberdin bati egokituko zaio, hala, bezeroek zerbait tokatzeko aukera gehiago izango dute.
Establezimenduak, 27ra arte
Zozketarako ekarpena egin nahi duten merkatariek eta ostalariek, hilaren 27an baino lehen eman behar dute izena Ttur-tturrekin harremanetan jarrita (943 26 01 82 telefono zenbakian).
Antolatzaileek zehaztu dute izena ematen duten establezimendu kopuruaren arabera erabakiko dutela zozketa egin edo ez.

