Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaKultura

“Lan gehiago egiten dugu egungo etorkinekin lehengoekin baino”

Kulturen arteko elkarbizitza duela 60 urtetik “zintzilik” dagoen zerbait dela iritzi dio Jon Maia bertsolariak (Urretxu, 1972). Errenteria-Oreretan ere horretaz konturatu dira, eta herriko komunitateak hurbiltzeko urratsa egin dute. Gaur, 19:30etik aurrera hasiko dute ibilbidea, Maiaren beraren esperientzian oinarrituta dagoen Kulturak eta identitateak gure herrian hitzaldiarekin. Zer azalduko duzu gaurko hitzaldian? Ni abiatzen naiz nire eta nire familiaren esperientziatik. Nire familia kanpotik etorria da, ama Extremaduratik eta aita Zamoratik. Etorkin familia bateko kidea izatea zein bertsolari eta euskaldun izatea, bi begiradak ditut nigan, eta bien artean ibiltzen naiz. Iturri askotatik jasoa zara, beraz. Nola joan zara hori zeure egiten eta prozesu horretatik zein ondorioetara iritsi zara? Identitateari dagozkion kontraesanak bizi izan ditut. Euskal Herrian etorkinen integrazioa ez da samurra izan. Oro har, asko euskalduntasunetik kanpo geratu direlako, eta integratu direnen kasuan, ahalegin pertsonala izan delako. Ni bizi izan naiz, batetik, oso euskaldun sentituz, eta bestetik, mantxurriano, hezurbeltz, belarrimotz eta horrelako kontzeptuen arteko tarte horretan. Horrek nigan zenbait eztabaida sortu ditu. Aurreiritzi asko ere egon dira etorri zirenekiko, egon dira distortsioa sortzen zuten faktoreak, gatazka politikoa kasu, eta horrek eraman gaitu banaketa sozialera; nahiz eta portal berean bizi elkar ez ezagutzera. Banaketa sozial hori egun ere antzematen da. Gure mapa soziopolitiko [...]

admin
Bidasoa
2012/09/20

Kulturen arteko elkarbizitza duela 60 urtetik “zintzilik” dagoen zerbait dela iritzi dio Jon Maia bertsolariak (Urretxu, 1972). Errenteria-Oreretan ere horretaz konturatu dira, eta herriko komunitateak hurbiltzeko urratsa egin dute. Gaur, 19:30etik aurrera hasiko dute ibilbidea, Maiaren beraren esperientzian oinarrituta dagoen Kulturak eta identitateak gure herrian hitzaldiarekin.

Zer azalduko duzu gaurko hitzaldian?
Ni abiatzen naiz nire eta nire familiaren esperientziatik. Nire familia kanpotik etorria da, ama Extremaduratik eta aita Zamoratik. Etorkin familia bateko kidea izatea zein bertsolari eta euskaldun izatea, bi begiradak ditut nigan, eta bien artean ibiltzen naiz.

Iturri askotatik jasoa zara, beraz. Nola joan zara hori zeure egiten eta prozesu horretatik zein ondorioetara iritsi zara?
Identitateari dagozkion kontraesanak bizi izan ditut. Euskal Herrian etorkinen integrazioa ez da samurra izan. Oro har, asko euskalduntasunetik kanpo geratu direlako, eta integratu direnen kasuan, ahalegin pertsonala izan delako. Ni bizi izan naiz, batetik, oso euskaldun sentituz, eta bestetik, mantxurriano, hezurbeltz, belarrimotz eta horrelako kontzeptuen arteko tarte horretan. Horrek nigan zenbait eztabaida sortu ditu. Aurreiritzi asko ere egon dira etorri zirenekiko, egon dira distortsioa sortzen zuten faktoreak, gatazka politikoa kasu, eta horrek eraman gaitu banaketa sozialera; nahiz eta portal berean bizi elkar ez ezagutzera.

Banaketa sozial hori egun ere antzematen da.
Gure mapa soziopolitiko eta kulturala erabat kontziditzen du banaketa horrekin; etorkin eta bertakoen arteko  banaketa soziologikoak kontziditzen du kulturalarekin eta politikoarekin. Etorkin haien etorrera masibo horren kudeaketa falta eta horren lanketa falta da gaur egun bizi dugun banaketa kulturalaren, sozialaren eta politikoaren oinarria. Orduan, horri heldu gabe ez dut uste iritsiko garenik benetako gizarte oso batera.

Errenteria-Oreretan horrela planteatu dute gaurko hitzaldia. Nola abiatu behar da lanketa hori guztia?
Elkarrekiko mesfidantzak, aurreiritziak… gainditzeko lehen pausoa elkar ezagutzea da. Elkar ezagutzean, buruan dituzun klixe eta aurreiritziak erori egiten dira. Gainera, aurretik ikusten ez zenituen kontzidentziak eta ezaugarriak deskubritzen dituzu. Ezagutzak ere beldurrak kentzen ditu. Hori bide zaila eta luzea da, baina, oro har, estrategikoki landu gabea hainbeste hamarkadaren ondoren. Iruditzen zait, nahiz eta  erabat labur, prekario eta eskasa izan, lan gehiago egiten dugula oraingo etorkinekin etorri ziren 500.000ekin baino. Hori zintzilik geratu zaigu, eta orain zabaltzen den aro politiko berriarekin bide hori ibiltzen hasteko moduan gaudela.

Zergatik egiten da lan gehiago egungo etorkinekin lehengoekin baino?
Oraingo etorkinentzat dauden integrazio protokoloak, politikak eta kontzientziazioak erabat eskasak baldin badira, imajinatu diktadura militar baten garaian zein estrategia integratzaile egon zitezkeen, eta gatazka gordin baten testuinguruan. Orain hasi gara konturatzen zein garrantzitsua den euskaldunontzat, euskal hiztunontzat eta bertako kulturan bizi nahi dugunontzat, datozenak integratzea. Guk beraiek behar ditugu. Beraiek hemen bizitzeko ez gaituzte behar hasiera batean. Orduan espabilatu behar dugu. Oso gutxi baina pixkanaka kontzientziazio hori ari da pizten.

Hitzaldi hori beste toki batzuetan emandakoa zara?
Liburua atera nuenetik esperientzia hori kontatzen nabil. Aurten bertan izan dugu esperientzia oso polita eta hunkigarria Andoainen, Casa de Extremaduran, Kilometroek antolatuta. Hamarkada askotan zintzilik egon den zerbait kitatu izan bagenu bezala izan zen. Hala esaten zuten Casa de Extremadura eta Kilometroetako arduradunek. Txingurri pausoak dira, baina geroz eta gehiago egiten dira, eta Oreretan ere pausotxo hori emango dugu. Poza ematen dit ikusteak elkarrengana hurbiltzeko bidea hasi dugula.

Garrantzitsua da helburu hori betetzera herritar guztiak inplikatzea.
Denok zabaldu behar dugu gure mentalitatea eta pausotxo bat eman bestearengana hurbiltzeko. Ez da erraza, asko gure trintxera mentaletan bizi izan garelako eta bizi garelako hainbat faktorerengatik, eta gizakiak dituen zenbait joerengatik: ezezagunari beldurra, datorrenarekiko mesfidantza… Hemen ere gatazkaren faktorea dago. Inplikazio hori, baina, beharrezkoa izango da denen partetik. Normalizazio politikoa ere hurbiltze humano eta kultural horretatik bakarrik has daiteke. Zimendu hori gabe nekez lortuko dugu ados jartzea ideia politikoetan edo eskubideetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.