Garuna lantzearen gaineko hitzaldia, Gaxuxaren eskutik
Garuna lantzearen gaineko hitzaldia, Gaxuxaren eskutik
Gaxuxa emakume elkarteak hitzaldia antolatu du astearterako bere egoitzan (Hipolito Gezala kalea). Garuna lantzeko elkartean antolatu duten ikastaroaren gaineko informazioa emango dute hitzaldian. Besteak beste, garuna lantzearen gaineko garrantziaz, hura aktibo mantentzearen onuraz, lantzeko tekniketaz, eta horretan lagungarriak diren elikagaietaz ariko dira. Gaxuxa elkartetik emakume guztiak animatu dituzte astearteko hitzaldian parte hartzera zein ikastaroan izena ematera.

