Erakusketa eta musika bihar, Bitaminen
Bitamine Faktoriak Kasual Friday ekitaldia antolatu du bihar, ostiralarekin. Erakusketa eta musika uztartuko ditu modu honetan faktoriak. Hala, Ainara Oskozen Entre Corazas –Koraza artean– erakusketa eta Kan and Carton Brothers taldearen Verso Mela...
Bitamine Faktoriak Kasual Friday ekitaldia antolatu du bihar, ostiralarekin. Erakusketa eta musika uztartuko ditu modu honetan faktoriak.
Hala, Ainara Oskozen Entre Corazas –Koraza artean– erakusketa eta Kan and Carton Brothers taldearen Verso Melankoliko diskaren aurkezpena gauzatuko dituzte Bitamineren egoitzan bertan.
Sarrerak bost euro balio dute, eta kontsumizio bat eta bost pintxo jasoko dituzte interesatuak trukean.

