EAJk laguntza emango du posta bidez bozkatzeko
EAJren Oiartzungo taldeak urriaren 21an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako posta bidezko botoa bideratzeko laguntza eskainiko du. Behar dutenek, Oiartzungo Batzokira jo dezakete. Zuzeneko harrera eskainiko diete ostegunetan, 20:00e...
EAJren Oiartzungo taldeak urriaren 21an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako posta bidezko botoa bideratzeko laguntza eskainiko du. Behar dutenek, Oiartzungo Batzokira jo dezakete. Zuzeneko harrera eskainiko diete ostegunetan, 20:00etatik 22:00etara. Horrez gain, informazio eta laguntza eskainiko dute honako telefono zenbakian: 943 49 30 70.

