Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Dantzaz beteko da herria datozen egun eta asteetan

Errenteria-Orereta «dantzaren erreferente» bihurtu dela iritzi dio Jon Maia Kukaiko kideak, eta hori arrazoitzen duten hainbat ekimen aurkeztu dituzte, udalarekin elkarlanean, datozen egun eta asteetarako. Lehenengoa, bihar bertan izango da: Dantza Hirian. Miriam Arkaide zuzendariak azaldu duenez, zortzi hiritan egiten duten jaialdi independentea da, tartean, Errenteria-Oreretan, “dantza garaikidea herritarrengana hurbiltzeko”. Bihar lau dantza ikuskizun aurkeztuko dituzte, herrian zehar bi orduko ibilaldi bat egitera gondidatuko dutenak: 18:00etan, Xabier Olaskoaga plazan Kukairen Sorbatza; 18:30ean, Zumardian, Candelaria Antelo eta Arthur Bernard Bazinen Te odiero; 18:45ean, Foru plazan, Olga Clavel eta Miryam Mariblancaren Llena de flores tu boca; eta 19:00etan, Herriko plazan, El Punto taldearen Animal party. Askotariko dantza estiloak bilduko dituzte bertan: euskal dantzatik hasi eta break dance-ra. Larunbateko atsedenaren ostean, igandean bueltatuko da dantza Errenteria-Oreretara, Oroitzen naiz ikuskizunarekin. Carine Laborde Malandain Ballet Biarritzeko kidearen arabera, dantza eta antzerkia batzen dituen ikuskizun horretan euskal dantzaren hiru maisu ikusteko aukera izango da: Jean Nesprias, Phillippe Oianburu eta Koldo Zabala. Hirurak adinean aurrera doaz (80 urteren bueltan dabiltza), eta lanaren muina gorputzaren eta gorputz memoriaren zahartzea izango dira. Kukai-udala elkarlana Duela lau urte hasi ziren dantza herrian sustatze aldera Kukai Dantza Konpainia eta Errenteriako Udala lanean. Aurten ere bide horri jarraituko diote, eta ikasturterako hainbat [...]

admin
Bidasoa
2012/09/20

Dantza HirianErrenteria-Orereta «dantzaren erreferente» bihurtu dela iritzi dio Jon Maia Kukaiko kideak, eta hori arrazoitzen duten hainbat ekimen aurkeztu dituzte, udalarekin elkarlanean, datozen egun eta asteetarako.

Lehenengoa, bihar bertan izango da: Dantza Hirian. Miriam Arkaide zuzendariak azaldu duenez, zortzi hiritan egiten duten jaialdi independentea da, tartean, Errenteria-Oreretan, “dantza garaikidea herritarrengana hurbiltzeko”.

Bihar lau dantza ikuskizun aurkeztuko dituzte, herrian zehar bi orduko ibilaldi bat egitera gondidatuko dutenak: 18:00etan, Xabier Olaskoaga plazan Kukairen Sorbatza; 18:30ean, Zumardian, Candelaria Antelo eta Arthur Bernard Bazinen Te odiero; 18:45ean, Foru plazan, Olga Clavel eta Miryam Mariblancaren Llena de flores tu boca; eta 19:00etan, Herriko plazan, El Punto taldearen Animal party. Askotariko dantza estiloak bilduko dituzte bertan: euskal dantzatik hasi eta break dance-ra.

Larunbateko atsedenaren ostean, igandean bueltatuko da dantza Errenteria-Oreretara, Oroitzen naiz ikuskizunarekin. Carine Laborde Malandain Ballet Biarritzeko kidearen arabera, dantza eta antzerkia batzen dituen ikuskizun horretan euskal dantzaren hiru maisu ikusteko aukera izango da: Jean Nesprias, Phillippe Oianburu eta Koldo Zabala. Hirurak adinean aurrera doaz (80 urteren bueltan dabiltza), eta lanaren muina gorputzaren eta gorputz memoriaren zahartzea izango dira.

Kukai-udala elkarlana
Duela lau urte hasi ziren dantza herrian sustatze aldera Kukai Dantza Konpainia eta Errenteriako Udala lanean. Aurten ere bide horri jarraituko diote, eta ikasturterako hainbat proposamen ekarri dituzte, igandekoa, kasu.

Horrez gain, dantza ikastetxeetara eramateko konpromisoarekin jarraitzen dute. Urtero ikastetxe gehiago animatzen direla adierazi dute.

Kulturguneko udazken-negurako egitaraua ere aurreratu dute: Kukairen 1937, Ninika (haurrentzat), Iker Gomezen Apple Core eta Malandain eta Erilareren entsegu publikoak. Azkenik, dantza ikasleentzako formazio eskolekin jarraituko dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.