Bertan behera geratu da Kultur Etxearen inaugurazioa
Hauteskundeak deitu eta bozen hurrengo egunera arte inolako inauguraziorik egitea debekatzen du Hauteskunde Legeak eta, horregatik, udalak ezingo ditu gaur Kultur Etxe berria eta Olazabal parkea inauguratu. Ordea, larunbaterako deituta dagoen ate ireki...
Hauteskundeak deitu eta bozen hurrengo egunera arte inolako inauguraziorik egitea debekatzen du Hauteskunde Legeak eta, horregatik, udalak ezingo ditu gaur Kultur Etxe berria eta Olazabal parkea inauguratu. Ordea, larunbaterako deituta dagoen ate irekietako jardunaldia mantentzen da. Bisita gidatuak izango dira: 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan eta Musika Eskolako ikasleek kontzertua eskainiko dute, beheko solairuko auditorioan.
Datorren astelehenean hasiko da Kultur Etxeko jarduna. Musika Eskolan klaseak hasiko dira, eta Bandak eta Txistularien Bandak entseguak egingo dituzte.

