50. urteurrena ospatzen segitzen du Arantzazuko Ama parrokiak
Landetxako Arantzazuko Ama parrokiak 50. urteurrena ospatzen segitzen duela eta, egun berezia antolatu du datorren irailaren 30ean, igandearekin. Horiek horrela, 11:30ean meza nagusia izango da eta 12:30an, ohorezko agurra egingo dute. Ondoren, 12:45ea...
Landetxako Arantzazuko Ama parrokiak 50. urteurrena ospatzen segitzen duela eta, egun berezia antolatu du datorren irailaren 30ean, igandearekin.
Horiek horrela, 11:30ean meza nagusia izango da eta 12:30an, ohorezko agurra egingo dute. Ondoren, 12:45ean pilota partida antolatu dute eta 14:00etan, herri bazkaria izango da.
Era berean, urte osoan zehar egin bezala, erakusketa aldatu dute parrokiakoek eta oraingoan, 1993-2002 hamarkadako argazkiak erakusgai jarri dira.
Ametsaren kantaldia
Arantzazuko Amaren parrokiak Ametsa abesbatzaren emanaldia hartuko du, larunbat honetan, irailaren 22an Landetxako Aste Kulturalaren baitan. Saioa, arratsaldeko mezaren baitan izango da, 19:00etatik aurrera.

