XXI. Pilota Txapelketa jokatuko dute Fanderian
Igandean eskuz binakako pilota partiduak jokatuko dituzte, 11:00etatik aurrera, Fanderiako pilotalekuan. XXI. Pilota Txapelketa horretan promesetan Ugalde-Otamendi eta Murgiondo-Cordon ariko dira, eta seniorretan Aizpiri-Irusta eta Garralda-Pazos. Horr...
Igandean eskuz binakako pilota partiduak jokatuko dituzte, 11:00etatik aurrera, Fanderiako pilotalekuan. XXI. Pilota Txapelketa horretan promesetan Ugalde-Otamendi eta Murgiondo-Cordon ariko dira, eta seniorretan Aizpiri-Irusta eta Garralda-Pazos.
Horrez gain, ostiralean, 21:30ean, gomazko paletan partidak izango dira frontoian, 21:30etik aurrera: Batzokiko-Loiolatarra 2. mailakoak eta Batzokiko-Loiolatarra 1. mailakoak.
Fanderiako joan den asteko emaitzak
- Eskuz binaka nagusiak 3. maila: EPLE (Huegun Goikoetxea) – Igeldo (Olasagasti-Urruzmendi) 18-22
- Eskuz binaka nagusiak 2. maila: EPLE (Sarasti-Zangitu )- Usurbil (Mendizabal-Katalina) 20-22