Marrazketa eta pintura eskolan izena eman daiteke dagoeneko
Belen Sierra udaleko Kultura ordezkariak Marrazketa eta Pintura Udal Eskolaren ikasturte berria aurkeztu zuen atzo. Arantza Albisu eta Junkal Alfonso eskolako irakasleak ere egon ziren bertan, eta jakitera eman zutenez, aurtengo ikasturtera begira 105 ...
Belen Sierra udaleko Kultura ordezkariak Marrazketa eta Pintura Udal Eskolaren ikasturte berria aurkeztu zuen atzo. Arantza Albisu eta Junkal Alfonso eskolako irakasleak ere egon ziren bertan, eta jakitera eman zutenez, aurtengo ikasturtera begira 105 ikaslerentzako lekua izango da eskolan. 2007. urtea baino lehen jaiotakoek soilik eman ahal izango dute izena.
Hala, behin-behineko izena emateko epea hilaren 21era arte irekita egongo da, eta lehenengoz izena ematen duten lagunek lehentasuna edukiko dute. Behin betiko matrikulazio epea hilaren 25etik 29ra bitartean egin behar izango da. Edozein kasutan, izen-emateak eskolan bertan egin beharko dira, Fabiola Erregina kalean hain zuzen ere.
Ikasturtearen hasiera
Marrazketa eta Pintura Udal Eskolan lekua lortzen duten ikasleek datorren urriaren 8an hasiko dituzte eskolak. Argibide gehiago izateko HAZ bulegora, eskolara edota Kultura Sailera joan daitezke interesdunak.